53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontuak barnean hartzen ditu Otsagabiko Udalaren aurrekontua eta "Zaraitzu Ibarra Zahar Etxearen Patronatua" izeneko erakunde autonomoarena.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Halakorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta betetzeko xedaturik dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean.

Otsagabian, 2025eko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: L2503216