2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LETEKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Leteko Kontzejuak, 2025eko otsailaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2025eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Saratsan, 2025eko otsailaren 20an.–Kontzejuko burua, Javier Ripa Mezquíriz.
Iragarkiaren kodea: L2503285