53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

82E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita deialdi honetan atzemandako akatsa: deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitateei eta enpresei dirulaguntzak emateko, genero-berdintasunaren eta kontziliazioaren arloko proiektuak gauzatu ditzaten.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak azaroaren 20an eman 1098E/2024 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi da irabazi-asmorik gabeko entitateei eta enpresei dirulaguntzak emateko, genero-berdintasunaren eta kontziliazioaren arloko proiektuak gauzatu ditzaten.

Akats bat atzeman da deialdiaren III. eranskinaren 8. oinarrian; izan ere, ezartzen da nahitaez erregistratu behar dela berdintasun plan bat Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan, eperik zehaztu gabe. Baina zehaztu beharko zuen 2026an dela erregistratzekoa berdintasun plana.

Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera: "Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak."

Beraz, bidezkoa da atzemandako akatsa zuzentzea eta adieraztea ezen, hau dioen tokian: "Enpresek eta/edo entitateek dirulaguntza hartzen badute egoeraren diagnostikoa egiteko (Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, betiere), beharturik egonen dira berdintasun plana idaztera eta hura behar bezala erregistratzera Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan", honako hau behar du: "Enpresek eta/edo entitateek dirulaguntza hartzen badute egoeraren diagnostikoa egiteko (Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, betiere), beharturik egonen dira berdintasun plana idaztera eta hura behar bezala erregistratzera 2026an Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan".

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 8. oinarriko III. eranskineko akatsa zuzentzea eta adieraztea hau esan behar duela: "Enpresek eta/edo entitateek dirulaguntza hartzen badute egoeraren diagnostikoa egiteko (Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, betiere), beharturik egonen dira berdintasun plana idaztera eta hura behar bezala erregistratzera 2026an Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2502116