2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren 2025ko martxoaren 3ko 32. Ebazpenaren bidez, udal honetako alkatearen eginkizunak Celia Raquel Recalde Murilloren esku uzten dira, 2025eko martxoaren 3tik martxoaren 9ra bitartean, biak barne.
Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Iratxetan (Leotz), 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2503461