2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMARKOAINGO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira Udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 17.350 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.050 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 55.050 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.800,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 131.700 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 2.950 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 82.000 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.060 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 24.000 euro.
Gastuak, guztira: 113.010 euro.
Imarkoainen, 2025eko otsailaren 28an.–Kontzejuko burua, Juan Eseverri Abentin.
Iragarkiaren kodea: L2503280