2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da Udalaren 2025eko aurrekontua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 58.000,00 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 25.915,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 225.800,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 45.300,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 176.326,95 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 546.341,95 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 78.225,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 170.010,00 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 76.200,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 16.460,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 192.000,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.600,00 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 11.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 545.495,00 euro.
Garraldan, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Ion Iriarte Pedroarena.
Iragarkiaren kodea: L2503375