2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Zarrakazteluko Udalak, 2025eko otsailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, biltzen dituena 2025eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Onetsitako aurrekontuaren barnean daude Udalaren aurrekontua eta Musika Eskolako Patronatuarena.
Espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.
Zarrakaztelun, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2503211