2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Hasierako onespena 2025eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da Beteluko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.
LANPOSTUEN ZERRENDA
Funtzionarioak.
Lanpostua: 1 zenbakia. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Berariazko baldintza: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.
Lan-kontratudunak.
Lanpostua: 2 zenbakia. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (10 ordu astean). Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egungo egoera: beterik.
Langileen izenen zerrenda.
Aldi baterako administrazio-kontratudunak. Joanes Aleman Ollo. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. A maila. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Antzinatasuna: 2013ko irailaren 2tik.
Lan-kontratudun finkoak. Mirentxu Eskamendi Iriarte. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: merezimendu lehiaketa bidez. Lanaldi partziala (10 ordu astean). Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Antzinatasuna: 2009ko irailaren 3tik.
Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Beteluko egoera linguistikoa, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da 1. eta 2. lanpostuetarako (idazkaria eta administrari laguntzailea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara maila altuena eskatuko da, EGA, C-1, edo ofizialki haren baliokide den titulazioa.
Betelun, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: L2503223