53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Beteluko Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin zen osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aurretik 2025eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 27koan, argitaratua eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen laburpena:

SAILKAPEN EKONOMIKOA

DIRU-SARRERAK:

A) Eragiketa arruntak.

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 114.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 50.400,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 380.200,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 74.800,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 20.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 0,00 euro.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Guztira: 649.400,00 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak.

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 42.600,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 389.720,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 13.200,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 112.500,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 49.630,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 4.000,00 euro.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak:37.750,00 euro.

Guztira: 649.400,00 euro.

Eta hau guztia argitara eman da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 276/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Betelun, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2503221