53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek eta interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Beraskoainen, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2503428