53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beraskoainen, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2503427