53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2025eko otsailaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi ditu udalaren 2025eko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Arantzako Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L2503270