2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Alloko Udalak, 2025eko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zuen 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren legeetan agindutakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz ezartzen denarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Allon, 2025eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2503476