53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Lan publikoaren eskaintza 2025erako

Alkatetzaren 2025eko martxoaren 4ko 80/2025 Ebazpenaren bidez, 2025erako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Lanpostu hauek dira:

Lanpostua: udal agentea. Plaza zenbakia: 9. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa.

Lanpostua: udal agentea. Plaza zenbakia: 17. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin alorrean indarrean dagoen araudia, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuari (foru dekretu horren bidez partez garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

San Adrianen, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2503443