53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Cintruenigoko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urtarrilaren 20an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00307.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200100307

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra: –Cintruenigoko 3509 zenbakiko finka, Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua. IDUFIR 31019000626639.

Hiri finka: Etxebizitza Cintruenigoko Primicia kaleko 14an. Beheko solairua, bi solairu eta estali gabekoa ditu. Hogeita hiru metro eta hogeita hamaika zentimetro koadro ditu estalita, eta hamalau metro eta berrogei zentimetro koadro estali gabe. Eskuinaldean, Tiburcio Rincónena du mugakide; ezkerraldean, Esteban Martinezena; eta atzealdean, Pedro Navascuésena.

Karga: kargarik ez.

Katastrokoa: Cintruenigon, 351. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpiarea, 1. eta 2. hiri-unitateak, 72 eta 36 metro koadro, hurrenez hurren. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001531941HO.

Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren oharra: Finka María Garbayo Navascués andrearen izenean dago inskribatuta, 865. liburukiko 145 folioan, 3.509 zenbakiarekin; beraz, erregistroko traktua etenda dago. Berriz abian jartzeko, jabeak notario eskudunaren aurrean hasi beharko du traktua berriz abian jartzeko espedientea.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko martxoaren 11n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2503737