Iragarkia
53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
556/2025 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) berrogeita hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 307/2023 Foru Dekretuaren bidez, 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokio. Eskaintza hartan, besteak beste, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Abenduaren 27ko 308/2023 Foru Dekretuaren bidez, 2023ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio. Eskaintza hartan, besteak beste, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Abenduaren 27ko 118/2024 Foru Dekretuaren bidez, 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori 2024ra luzatutako Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasa espezifikoari dagokio. Eskaintza hartan, besteak beste, administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 4172/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) berrogeita hamaika lanpostu sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) berrogeita hamaika lanpostu sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia, baita haren oinarriak ere.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
DEIALDIA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIEN (ARLO JURIDIKOA) BERROGEITA HAMAIKA LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Honako hauek dira deialdiaren:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) berrogeita hamaika lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzekoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 4172/2024 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Haien plantilla-zenbakiak, eskakizunak eta destinoak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.
1.2. Berrogeita hamaika lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–21 lanpostu txanda irekian.
–21 lanpostu igoera txandan.
–3 lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.
–6 lanpostu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.
1.3. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, lanpostu horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandetan, txanda horretan eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Zuzenbideko gradudun edo lizentziadun titulu unibertsitarioa izatea, edo Administrazio Publikoetako Zientzia Juridikoetako gradudun titulua, edo aplikatzekoa den araudiaren arabera horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean hura lortzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:
Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.
2.1.5. Euskarazko jakite-maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
2.1.6. Ingelesezko edo Europar Batasuneko beste hizkuntza bateko jakite-maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Herritarrentzako lan deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.
Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik, bai eta espedientea formalizatzeagatik ere, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da.
Telematikoki ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jarduketetan ere, genero-indarkeriaren biktima diren erakumeak identifikatzeko gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Virginia Marín Fernández andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Beatriz Ayerra Gamboa andrea, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
–Epaimahaikidea: Rashid Mohamed Vázquez jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.
–Ordezko epaimahaikidea: Juan José Pérez Capapay jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusia.
–Epaimahaikidea: Silvia Baines Zugasti andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontratazio eta Aseguruen Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Fermín Casado Leoz jauna, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
–Epaimahaikidea: Iñaki Chourraut Aguirre jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
–Ordezko epaimahaikidea: Tania Bernaldo de Quirós Miranda andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
–Epaimahaikidea: Pilar Álvarez Asiain andrea, Nafarroako Kontseiluko legelaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Gloria Arancón Largo andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Nerea Macuso Moreno andrea, Langileria Batzordearen ordezkari gisa.
–Ordezko epaimahaikidea: Nuria Esparza Pardo andrea, Langileria Batzordearen ordezkari gisa.
–Idazkaria: Pedro Luis Bados Otazu jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua.
–Ordezko idazkaria: Javier Moreno Zudaire jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2025eko irailetik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
Teorikoa izanen da. Gehienez test motako 100 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.
Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.2. Bigarren proba:
Teorikoa izanen da, eta bertan izangaiek bi gai garatu beharko dituzte, bat I. eranskineko 2. zatiko (Zuzenbide Administratibo Orokorra) gai-zerrendakoa, eta bestea 3. zatikoa (Nafarroako Zuzenbide Publikoa). Epaimahaiak gai-zerrendako zati bakoitzetik bi gai aterako ditu zozketaz, eta izangaiek bietako bat garatu beharko dute, nahi dutena.
Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.
Bigarren proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez. Gai bakoitzak gehienez 15 puntuko balorazioa izanen du.
Ondoren, izangaiek garatu dituzten gaiak irakurri beharko dituzte epaimahaiaren aurreko ekitaldi publiko batean. Ekitaldi horretan, epaimahaiak galderak egiten ahalko ditu garatutako gaiekin loturiko kontuei buruz, eta izangaiak ahoz erantzun beharko ditu, gehienez hamar minutuko epean. Izangaiei hitzordu bat jarriko zaie epaimahaiaren aurrean beren ariketaren irakurketa publikoa egiteko, eguna, ordua eta tokia adierazita. Probaren balorazioa bateratua izanen da, hau da, idatzizko zatia eta epaimahaiak egindako galderei ahoz emandako erantzuna osotara baloratuko dira.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.3.3. Hirugarren proba:
teoriko-praktikoa izanen da. Proba honetan, epaimahaiak planteatutako kasu praktikoei buruzko bi txosten edo irizpen juridiko idatzi beharko dira, I. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruz eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin lotuak.
Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.
Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez. Kasu bakoitzean gehienez 20 puntu eman daitezke.
Ondoren, izangaiek beren txosten edo irizpen juridikoak irakurri beharko dituzte epaimahaiaren aurreko ekitaldi publiko batean. Ekitaldi horretan, epaimahaiak galderak egiten ahalko ditu kasu praktikoekin loturiko kontuei buruz, eta izangaiak ahoz erantzun beharko ditu, gehienez hamar minutuko epean. Izangaiei hitzordu bat jarriko zaie epaimahaiaren aurrean beren ariketaren irakurketa publikoa egiteko, eguna, ordua eta tokia adierazita. Probaren balorazioa bateratua izanen da, hau da, idatzizko zatia eta epaimahaiak egindako galderei ahoz emandako erantzuna osotara baloratuko dira.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.
Proba idatzia egiteko, izangaiek zilegi izanen dute nahi dituzten lege testuak kontsultatzea, paper formatuan, baina iruzkin doktrinal edo jurisprudentzialik gabeak. Izangai bakoitzak bere testuak eramanen ditu. Proba egiteko unean, epaimahaiak testu horiek erabiltzeko mugak ezartzen ahalko ditu. Ezin izanen da beste edozein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.
7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, eta egin daitezen lanpostu hutsak hautatzeko izapideak.
7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo proban eta bigarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.
Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du oposizioa gainditu duten izangaiek (zehaztuko da zenbatek) betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.
–Euskararen, ingelesaren edo Europar Batasunaren beste hizkuntza baten jakite-maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, lanpostu hutsak eskuratzeko.
8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren lanpostu hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat ezarritako salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:
A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B) Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzeko, edo borondatezko eszedentzian eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterakoren batean.
9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta honek aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Izangairen batek ez badu lanpostua hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio organo eskudunak haren baja beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.
Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak.
10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, lanpostu hutsak esleituko dira.
10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. atala (legegintzako foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zen).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.
12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.
13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.
13.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
13.3. Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek adierazi beharko dute zer esparru eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.
Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.
Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
13.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
13.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
13.5.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
13.5.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
13.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
13.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
13.6. Euskara.
Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
13.7. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
13.8. Indarra hartzea.
Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.
14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.
Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.
Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea, borondatezko eszedentzia egoeran edo nahitaezko eszedentzian ez egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.
Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.
15.2. Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien kontratazio zerrendak presta eta onets ditzan.
15.3. Aldi baterako kontrataziorako bi zerrenda mota eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahi duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.
Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.
15.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
15.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, esteka honetan behar den kategorian sartuta: https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion.
15.5.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, deialdian eskatzen den titulazioa izatea egiaztatu beharko da.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
15.5.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta/edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar egiaztatzeko, ofizioz aurkeztuko baitu NOPLOIko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuak.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
15.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
15.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo hortik beherakoa bada, eta hori telematikoki eginen da.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
15.6. Euskara.
Aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
15.7. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun egoera noiznahi egiaztatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna egiaztatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
15.8. Indarra hartzea.
Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.
16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da (horren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.
Oposizioaren deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak adierazita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko izangaien zerrendak presta ditzan.
Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoera bidez aritzeko zerrendetan egon nahi duten, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrenda horiek prestatzeari begira.
Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.
Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prestatu eta onetsiko ditu aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
17.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori dena, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluari eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. zatia–Zuzenbide konstituzionala, Europar Batasuna eta lan zuzenbidea.
1. gaia.–Espainiako zuzenbide publikoaren iturburuak: aipamena, antolaketa eta printzipioak. Konstituzioa arau juridiko gisa. Zuzenbide publikoaren beste iturburu batzuk: nazioarteko itunak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Usadioa zuzenbide publikoan.
2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Prestatzeko prozesua. Ezaugarriak. Egitura. Konstituzioaren printzipioak. Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak eta 9. artikuluko printzipioak. Konstituzioaren erreforma.
3. gaia.–Herritarren eskubide eta betebeharrak Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubide eta betebehar arruntak. Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak. Espainian dauden atzerritarren eskubideak eta askatasunak.
4. gaia.–Monarkia parlamentarioa. Koroa: esanahia eta eskudantziak. Berrespena.
5. gaia.–Demokrazia ordezkatzailea Hauteskunde sistemak. Espainiako hauteskunde sistema. Hauteskunde auzia.
6. gaia.–Demokrazia zuzenaren instituzioak. Demokrazia erdizuzenaren instituzioak: herri ekimena eta erreferenduma Espainiako Konstituzio Zuzenbidean. Herritarren parte-hartze demokratikoa.
7. gaia.–Aniztasun politikoa. Alderdi politikoak. Aniztasun sindikala. Sindikatuak. Espainiako Konstituzioan aniztasun soziala eta ekonomikoa aitortzeko beste modu batzuk.
8. gaia.–Legea. Kontzeptua eta motak. Lege erreserba. Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.
9. gaia.–Gorte Nagusiak. Diputatuen Kongresua eta Senatua: osaera eta eginkizunak. Ganberen funtzionamendua: legeak prestatu, eztabaidatu eta onesteko prozedura.
10. gaia.–Gobernua. Espainiako konstituzio sistemaren barruan dituen eginkizunak eta ahalmenak. Gobernuaren osaera eta gobernuaren eta lehendakariaren izendapena eta kargugabetzea. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.
11. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak. Autonomia estatutuak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Estatuak autonomia erkidegoen gainean duen kontrola.
12. gaia.–Estatuaren eta autonomia erkidegoen legegintzarako ahalmena. Estatuko antolamenduaren eta antolamendu autonomikoaren arteko harreman sistemak. Lege oinarrizkoak, esparru legeak, transferentzia edo eskuordetze legeak eta harmonizazio legeak. Autonomia erkidegoetako legeak.
13. gaia.–Konstituzio Auzitegia. Konstituzio organo gisa duen posizioa. Osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Eskumenak.
14. gaia.–Justizia konstituzionala. Konstituzioa auzitegietan defendatzeko ereduak. Defentsa jurisdikzionala 1978ko Konstituzioan. Lege mailako arauen konstituzionaltasun kontrola: konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio-kontrakotasuneko arazoa. Nazioarteko itunen aldez aurreko kontrola.
15. gaia.–Gatazka konstituzionalak Estatuko organoen artean. Eskumenen gaineko gatazka konstituzionalak Estatuko organo zentralen eta autonomia erkidegoen artean, bai eta autonomia erkidegoen artean ere. Autonomia erkidegoen xedapen eta ebazpenak aurkaratzea. Tokiko autonomia defendatzeko gatazkak.
16. gaia.–Botere judiziala. Funtzio judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere eta funtzio judizialaren antolakuntzarako eta funtzionamendurako printzipio konstituzionalak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Fiskaltza.
17. gaia.–Eskubideen babes judiziala Konstituzioan. Bide judiziala. Prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Konstituzioaren babes-errekurtsoa. Giza Eskubideen Europako Auzitegiari zuzendutako errekurtsoa. "Habeas corpus" prozedura.
18. gaia.–Europar Batasunaren prozesua. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Europar Batasuneko zuzenbide jatorrizkoa: eratzeko eta aldatzeko itunak. Europar Batasuneko zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta bestelako iturburuak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta Europar Batasuneko estatuen antolamendu juridikoaren arteko harremanak.
19. gaia.–Europar Batasunaren antolamendua. Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Kontseilua (ministroena). Justizia Auzitegia. Europako Banku Zentrala. Beste erakunde batzuk.
20. gaia.–Europar Batasuneko herritarren eskubide eta askatasunak. Europako hiritartasuna. Salgaien zirkulazio askea eta merkataritza-politika erkidea. Kokatzeko eta zerbitzuak emateko askatasuna. Langileen zirkulazio askea. Gizarte politika eta enplegua.
21. gaia.–Europako Erkidegoaren finantzabideak. Europako Erkidegoaren finantzaketa: Erkidegoaren aurrekontua. Estatuaren laguntzak, bai eta Europar Batasunak egiten dien kontrola ere. Egitura funtsak.
22. gaia.–Lan zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Lan harremana arautzen duten oinarrizko printzipioak. Lan zuzenbidearen iturburuak. Langileen Estatutua. Lan hitzarmen kolektiboak.
23. gaia.–Lan kontratua: kontzeptua, izaera eta motak. Lan kontratazioa administrazio publikoetan. Lan kontratua etetea eta azkentzea: arrazoiak. Kaleratzea.
24. gaia.–Gizarte Segurantza: arau orokorrak eta aplikazio esparrua. Entitate kudeatzaileak, zerbitzu komunak eta entitate laguntzaileak. Gizarte Segurantzako araubide orokorra. Aplikazio esparrua. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes ekintzaren alderdi komunak. Prestazioen araubide orokorra.
2. zatia–Zuzenbide Administratibo Orokorra.
1. gaia.–Administrazio publikoa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Nola txertatu den botere betearazlean. Antolaketaren eta funtzionamenduaren printzipio konstituzionalak. Administrazio publikoa eta zuzenbidea. Legezkotasunaren printzipioa. Arautuak dauden ahalak eta aukerakoak direnak. Administrazio publikoa eta jurisdikzioa: autotutoretza printzipioa.
2. gaia.–Administrazio publikoak erregelamenduak egiteko duen ahala. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko erlazioak. Erregelamenduak egiteko ahalaren mugak. Legez kanpoko erregelamenduen kontrako defentsa juridikoa. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.
3. gaia.–Pertsona juridiko publikoak. Entitate publikoen tipologia Espainiako antolamendu juridikoan. Entitate publikoen ahalmena. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. I. kapitulua: xedapen orokorrak.
4. gaia.–Administrazio organoak. Kontzeptua, osagaiak eta motak. Antolaketa. Antolatzeko ahala: sortzea, aldatzea eta kentzea. Eskumena. Administrazio publikoetako kide anitzeko organoak: funtzionamendua.
5. gaia.–Erlazio juridiko administratiboa. Kontzeptua, izaerak eta elementuak. Erlazio juridiko administratiboen sorrera, aldaketa eta iraungipena. Egoera juridiko subjektiboak zuzenbide administratiboan. Administrazio ahalak. Administrazio jarduera diskrezionala eta bere mugak. Diskrezionalitatea kontrolatzeko bideak. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak.
6. gaia.–Herritarra administratu gisa. Administrazio prozeduretako interesdunak. Kontzeptua eta motak. Jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza. Administrazio prozeduretako interesdunen identifikazioa eta sinadura.
7. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Prozeduran interesdun direnek ekarritako dokumentuak.
8. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Tramitazioaren erantzukizuna. Administrazio publikoek egindako dokumentuak. Administrazio publikoek egindako kopien baliozkotasuna eta eraginkortasuna.
9. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: denbora zenbatzea. Epemugak eta epeak. Preskripzioa. Iraungitzea.
10. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea. Administrazioaren isiltasuna interesdunek eskatuta hasitako prozeduretan. Berariazko ebazpenik ez izatea ofizioz abiatutako prozeduretan.
11. gaia.–Administrazio egintzak. Kontzeptua. Administrazio egintza motak. Administrazio egintzen elementuak. Administrazio egintzen betebeharrak.
12. gaia.–Administrazio egintzen eraginkortasuna. Ondorioak. Jakinarazpena. Argitalpena.
13. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Prozeduraren bermeak. Abstentzioa eta errekusazioa.
14. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (II): prozeduraren hasiera.
15. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (III): antolamendua. Instrukzioa.
16. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (IV): prozeduraren bukaera. Bukaera. Itundutako bukaera. Ebazpena. Atzera egitea eta uko egitea. Iraungitze-data.
17. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (V): administrazio egintzen betearazpena.
18. gaia.–Administrazio egintzaren baliogabetasunaren teoria. Administrazio egintzen deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak bide administratiboan berrikustea. Ofiziozko berrikuspena. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.
19. gaia.–Errekurtso administratiboak. Printzipio orokorrak. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Aparteko berrikuspen errekurtsoa. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.
20. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordena. Eremua. Organoak eta eskumenak. Alderdiak.
21. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Administrazioarekiko auzien prozedura: lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean eta laburtua. Epaia eta haren betearazpena.
22. gaia.–Administrazio ekintzaren formak. Sustapena eta bere bitartekoak. Mugatzeko jarduera administratiboa. Haren oinarriak. Mugatzeko jardueraren adierazpideak.
23. gaia.–Administrazioaren zehapen ahala. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.
24. gaia.–Espainiarren eskubideen gaineko administrazio baldintzak. Herritarren Segurtasunari buruzko Lege Organikoa: xedapen orokorrak. Dokumentazioa eta identifikazio pertsonala. Eskubideen etendura eta salbuespen egoerak.
25. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua. Elementuak. Desjabetzeko prozedura. Prozedura bereziei buruzko aipamena. Partikularraren bermeak.
26. gaia.–Zerbitzu publikoa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa. Sozietate publikoak. Fundazio publikoak.
27. gaia.–Administrazio publikoaren ondare-erantzukizuna. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.
28. gaia.–Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa.
29. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: I. titulua: Estatuko Administrazio Orokorra: antolaketa administratiboa. Ministerioak. Lurraldeetako organoak.
30. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: III. titulua: administrazioen arteko erlazioak.
III. zatia.–Nafarroako Zuzenbide Publikoa.
1. gaia.–Nafarroako foru araubidea. Bilakaera (1512-1982): Nafarroa, erresumatik foru komunitatera. Foruei buruzko legeen aipamen berezia; batez ere 1841eko Lege Itundua.
2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Prestatzeko prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.
3. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera, antolaketa eta eginkizunak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna.
4. gaia.–Legegintzako ekimena. Foru legeak. Izaera eta motak. Legegintzako prozedura. Legegintzako foru dekretuak. Tributu-harmonizaziorako legegintzako foru dekretuak.
5. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaketa. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituen harremanak.
6. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.
7. gaia.–Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Elaborazioa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako zuzenbide zibilaren iturriak. Foru izaera zibila.
8. gaia.–Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta hura garatzeko erregelamenduak.
9. gaia.–Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantzia eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, parlamentuaren kontrola eta Nafarroako Parlamentua desegitea.
10. gaia–Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hautatzea, izendatzea, ordeztea, kargu-uztea eta aldatzea. Eskudantziak. Lehendakariordeak eta kontseilariak.
11. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (I): 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra.
12. gaia. –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (II): III. titulua: Foru Administrazio Publikoaren eta foru sektore publiko instituzionalaren antolaketa.
13. gaia. –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (III): IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
14. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (IV): V. titulua: administrazioen arteko harremanak.
15. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa (V): VI. titulua: jarduketa administratiboaren arau orokorrak herritarrekiko harremanetan: pertsonen eskubideak eta administrazioaren betebeharrak.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua. 12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa.
17. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. Erreferentzia berezia lege honi: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
18. gaia.–31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa.
19. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko kontsulta organoak: izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolamendua, ahalmenak eta funtzionamendua. Lege bidez sortutako beste kontsulta organo batzuk.
20. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautatzea, kargua uztea eta ordeztea. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekin eta Gorte Nagusiek izendatutako Arartekoarekin dituen harremanak.
21. gaia.–Nafarroaren eskumenak. Haien antolamendua Foruaren hobekuntzan: sailkapena eta printzipioak. Estatuko Administrazioarekiko erlazioak. Lankidetza akordio eta hitzarmenak autonomia erkidegoekin. Transferentzien Batzordea.
22. gaia.–Hitzarmen ekonomikoaren araubidea. Hitzarmen ekonomikoak: historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga autonomiaren printzipioak. Gaur egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa.
23. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Eskubideak eta betebeharrak. Kontrola: kontu-hartzailetza eta finantza-kontrola. Erantzukizunen araubidea.
24. gaia.–Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Printzipio orokorrak. Edukia, prestaketa eta onespena. Kredituak eta haien aldaketak. Aurrekontuen betearazpena eta likidazioa.
25. gaia.–Gastu publikoa: printzipio konstituzionalak gai honetan. Diru-sarrera publikoak: sailkapena. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta araubide juridikoa.
26. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko tributu arloko antolamendua. Tributu arloko arauak: printzipio orokorrak eta aplikazioa. Tributuak: motak eta elementuak: zerga-egitatea, zergapekoak eta zerga-zorra. Tributuen kudeaketa Nafarroan: Tributu kudeaketaren prozedura. Diru-bilketa. Egintzen berrikuspena administrazio bidean. Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak.
27. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzei buruzko araubide orokorra.
28. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (I): aplikazio eremua eta arau orokorrak. Botere adjudikaziodunak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.
29. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (II): kontratuen kudeaketarako printzipioak eta arauak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.
30. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (III): kontratuak exekutatzea. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.
31. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (IV): administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.
32. gaia.–Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Ondarea babestu eta defendatzea. Afektazioa, jabari publikoko ondasunen aldaketa eta atxikipena. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresa-ondare publikoa.
33. gaia.–Funtzio publikoa. Konstituzio printzipioak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: Aplikazio eremua, salbuespenak eta langile motak. Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza eta osasun arloetako langileei buruzko aipamena. Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak.
34. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileak (I): Sarrera: deialdia. Hautapen sistemak. Hautapen organoak. Hautapen prozedurak. Mailak eta graduak. Administrazio karrera. Administrazio egoerak.
35. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileak (II): lanpostuak betetzea: Merezimendu-lehiaketa. Izendapen askea. Behin-behineko esleipena. Bitarte baterako betetzea. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina araubidea. Ordezkaritza organoak, negoziazio kolektiboa eta parte-hartzea lan baldintzak zehazterakoan.
36. gaia.–Nafarroaren eskumenak segurtasun publikoaren arloan. Nafarroak segurtasun publikoaren arloan duen araudia. Foruzaingoa. Nafarroako Foru Komunitateko araudia Nafarroako poliziei buruzko gaietan. Segurtasun Batzarra.
37. gaia.–Nafarroako toki entitateak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak toki administrazioaren arloan. Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Ondasunak. Udal zergak. Toki entitateek Nafarroako zergetan duten parte-hartzea.
38. gaia.–Nafarroako toki entitateen funtzionamendu araubidea. Informazioa eta herritarren parte-hartzea. Nafarroako toki entitateen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Toki entitateen jarduketen aurkaratzea eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.
39. gaia.–Ingurumenaren babesa. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako Foru Komunitateak ingurumena babestearen arloan duen araudia.
40. gaia.–Nafarroaren eskumena nekazaritza eta abeltzaintza arloetan. Nafarroako Foru Komunitateak landa garapenaren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan duen araudia.
41. gaia.–Lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Aipamen berezia arau honi: 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.
42. gaia.–Etxebizitzaren babesa Nafarroan. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako Foru Komunitateak etxebizitza babestearen arloan duen araudia.
43. gaia.–Nafarroaren eskumenak obra publikoen, garraioaren eta komunikazioaren arloan. Nafarroako errepideen araubide juridikoa. Nafarroako Errepideei buruzko Foru Legea.
44. gaia.–Nafarroaren eskumenak osasunaren arloan. Nafarroako Foru Komunitatearen osasun arloko araudia. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.
45. gaia.–Gizarte zerbitzuen arloko foru araudia.
46. gaia.–Nafarroako merkataritzaren eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloko foru araudia. Turismoaren arloko foru araudia. Kulturaren arloko foru araudia.
Iragarkiaren kodea: F2502842
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
