Iragarkia
53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
57/2025 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesuaren deialdia egin eta garatzen baita, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2025-2026 ikasturtean.
Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 4an emandako 46/2021 Foru Aginduaren bidez garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko. Bada, foru agindu horren 5. artikuluaren 2. apartatuan ezartzen denez, ikasleak onartzeko prozesua urtero hasiko da eskolatze gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emandako ebazpen baten bidez.
Ebazpen honen xedea da zenbait alderdi zehaztea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2025-2026 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak eginen dituzten ikasleak onartzeko prozesuari buruz, egoki antolatu eta gauzatu dadin ikasleak onartzeko prozesua, funtsezkotzat jotzen baita interes orokorra babesteko, eta oinarrizkotzat, berriz, hezkuntza zerbitzu publikoaren funtzionamendua egokia eta eraginkorra izan dadin.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen hau onesteari buruz eta aurreko puntuan adierazitako jarduketak arautzeari buruz.
Hori horrela, eta dagozkidan ahalmenak erabilita, hala ematen baitizkit azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2025-2026 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak eginen dituzten ikasleak onartzeko prozesuaren hasiera onestea, bai eta ikasleak onartzeko jarraibideak, egutegia eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea ere, ebazpen honen eranskinetan jasotakoari jarraituta.
2. Ebazpen hau eta eranskinak honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Haur Eskolen Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura; Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera ere.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko otsailaren 21ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA BATXILERGOKO IRAKASKUNTZETAN IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN JARRAIBIDEAK
Ikasleak onartzeko prozesua arautzeko Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta kontuan hartuko dira, modu orokorrean eta laburpen gisa, jarraian adierazten diren alderdiak. Alderdi horietako bakoitza lotuta dago aipatutako foru agindua aplikatzeagatik ukitutako kasuan kasuko artikulu edo xedapen gehigarriei.
1.–Ikaspostuaren erreserba (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 7. eta 32. artikuluak).
1. Ikaspostua erreserbatuko zaie egoera hauetako batean dauden ikasleei:
–Urteko onarpen prozesua eginen den ikasturtean atzerriko hizkuntza bat ikasteko atzerrian prestakuntza partzial bat eginen duten ikasleak, 7.1 a) artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz.
–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak, 32. artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz.
–Batxilergoko ikasleak, baldin eta, urteko onarpen prozesua egiten den ikasturtean, matrikula baliogabetzeari buruz indarreko araudian jasotako kasuetako edozeini atxikita badaude.
2. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat erreserbaturiko ikaspostuak:
A.–Ikasle horien eskolatze indizeak, zeinari maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 31. artikuluan eta ebazpen honen III. eranskinean aipamen egiten baitzaio, zehaztuko du Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxe pribatu guztietan eskaini beharreko ikaspostu libreen nolakotasuna. Horretarako, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea ikastetxearen eragin eremuaren batezbestekoaren gainetik daukaten ikastetxe guztietan, ikaspostuen erreserba, bakar-bakarrik, ezaugarri horiek dituzten ikasleentzat izanen da. Aitzitik, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea kontuan hartuta, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea beren eragin eremuaren batezbestekoaren azpitik duten ikastetxeetan hutsik geldi daitezkeen ikaspostuak baldintza hori betetzen ez duten ikasleei soilik eskainiko zaizkie. Indizeari buruz jasotakotik salbuetsita egonen dira etapa edo hizkuntza eredu bakoitzeko ikastetxe bakarra duten udalerrietan dauden ikastetxeak. Halakoetan, balizko ikaspostu hutsen eskaintzaren ondorioz onartzen diren ikasleak berdin-berdin onartuko dira hezkuntza-laguntzako berariazko premiak izan ala ez.
B.–Era berean, trataera horretatik salbuetsiko dira edozein hezkuntza etapatara sartzeko kasu guztiak, baldin eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, ikasle ratioa aldatzea badakar, atzean uzten den etaparen ratioari dagokionez. Kasu horietan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailara zein Batxilergoko irakaskuntzetako lehen mailara sartzeko, eskola-unitate bakoitzeko bi ikaspostu erreserbatuko dira hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat, azken ebaluazioaren epea bukatu arte. Erreserba hori Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztietan gauzatuko da. Ikaspostuak erreserbatzeko epea bukatutakoan, bete gabeko ikaspostu erreserbatuak askatuta geratuko dira ondorio guztietarako, eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako erreserba-txandan sartu ez diren ikasleei eskaintzen ahalko zaizkie.
C.–Erreserba azken ebaluazioaren epea bukatu arte mantenduko da eta erreserba hori, ondorio guztietarako, askatuko da behin betiko zerrendak argitaratu aurretik.
D.–Eskatzaileek ikaspostua eskatzen badute Educan (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren informazioa kudeatzeko sistema) erroldatua ez dagoen ikasle batentzat, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat erreserbatutako ikaspostu bat lortu nahi izanez gero, berariaz adierazi beharko dute eskabidean, horretarako gaitutako laukitxoan, eta, hala badagokio, egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dituzte, 33.2 artikuluan jasotako baldintzen arabera. Aldiz, ikasleak Educan erroldatuta badaude, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu egiaztagiri horiek.
E.–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailan nahiz Batxilergoko lehen mailan, ikaspostuen erreserba hori lortzeko aurkeztutako eskabideen kopurua hutsik dauden ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, aipatutako foru aginduaren 12. eta 13. artikuluetan jasotako baremazio irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioaren ondoriozko ikasleen lehentasun-ordena hartuko da kontuan. Gainerako ikasmailetan, eta ikasleak onartzeko itxarote zerrendak egiteari begira, honako hauek hartuko dira kontuan: lehendabizi, ikasleen izaera (HLBP bai edo ez), kasuan kasuko ikastetxean dauden ikaspostu hutsen nolakotasunaren arabera (HLBPkoak edo ez); eta, bigarrenik, baremazio irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioa.
2.–Ikaspostuaren erreserba (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 10. eta 33. artikuluak).
1. Ikasleak onartzeko prozesu arrunterako eskabidea ikasleak egin beharko du, adin nagusikoa bada, edo, bestela, haren guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek; salbuetsita egonen dira atxikitako ikastetxera sartzen diren ikasleak. Eskabidea, ahal dela, telematika bidez eginen da, Hezkuntza Departamentuak xede horretarako gaituriko webgunearen bitartez.
2. Eskabide bakarra aurkeztuko da ikasle bakoitzeko, eta behar bezala eta oso-osorik beteko da; bertan adieraziko da zer ikastetxe hautatu den lehen aukera gisa, baita gehienez beste bost ikastetxe ere, lehentasun-ordenan adierazita, horietako batean sartu ahal izateko lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean ikasposturik lortzen ez bada. Eskabidean grabatutako datuak eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.
3. Eskatzaileek ikaspostua eskatzen badute Educan (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren informazioa kudeatzeko sistema) erroldatua ez dagoen ikasle batentzat, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat erreserbatutako ikaspostu bat lortu nahi izanez gero, berariaz adierazi beharko dute eskabidean, horretarako gaitutako laukitxoan, eta, hala badagokio, egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dituzte, 33.2 artikuluan jasotako baldintzen arabera. Aldiz, ikasleak Educan erroldatuta badaude, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu egiaztagiri horiek.
4. Eskatzaileek zalantza badute ikasleak mailaz pasatuko diren ala ez, inprimaki berean egiten ahal da ikasleak onartzeko eskaera, bai mailaz pasatzeko bai errepikatzeko. Ondorio horietarako, ikastetxe bererako bi hezkuntza maila eskatzea sei aukeretatik bi hautatu balira bezala kontatuko da.
5. Nazioarteko Batxilergoa aukera bat izanen da posible diren sei aukeretatik, eta nahitaez adierazi beharko da Batxilergoko zer modalitate hautatu den (Zientziak eta Teknologia edo Giza eta Gizarte Zientziak).
6. Familiak hala eskatzen badu, onarpen-eskaeran adierazitako edozein ikastetxek, eskaeran adierazitako ordena edozein dela ere, lagundu egin beharko du eskaera hori tramitatzen, eta eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak aurkeztu beharko du eskaera, eskuordeturik. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.
7. Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, ez da baremoan eraginik izaten ahal duen dokumentazio berririk onartuko, eta inolaz ere ezin izanen dira baloratu eskaeran alegatu ez diren inguruabarrak.
8. Onarpen eskabidea aurkezteak berekin dakar baimena ematea onartutako ikasleen zerrendetan eta itxarote zerrendetan jaso beharreko datu pertsonalak argitaratzeko.
9. Ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko eskabidea telematika bidez –Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitzen duen webgunetik– izapidetzeko erreferentzia Educa atariaren bidez eginen da.
10. Hezkuntza Departamentuak horretarako gaituko duen webgunean, nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxan dago eskaera eredua. Eskaera horri gehituko zaio, batetik, eskatzaileak alegatu nahi duen dokumentazioa, aukeran, baloratua izan dadin, eta, bestetik eta nahitaez, familia liburuaren kopia edo familia-lotura zuzenbidean egiaztatzen duen beste edozein baliabide.
Ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat erroldatuta daudela biltzen duen erroldatze-ziurtagiria edo erroldatze-agiria beharrezkoa izanen da, bakarrik, bizilekutik hurbil egotearen lehentasunezko irizpidea baloratzeko. Kontuan hartu beharko da erroldatze-ziurtagiriak edo -agiriak luzatua egon beharko duela ebazpen honen II. eranskinean eskabideak aurkezteko ezarritako epe arrunta bukatu aurreko 90 egun naturalen barruan.
11. Alegatu nahi diren lehentasunezko irizpide guztiak egiaztatzeko dagokion dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko da.
12. Lantokiaren helbidearen arabera barematzea eskatu nahi bada, aipatutako foru aginduaren 19.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz egiaztatu beharko da. Besteren konturako langileen kasuan, eta egiaztagirien balorazioaren ondorioetarako, kontuan hartu beharko da egiaztagiriak luzatua egon beharko duela ebazpen honen II. eranskinean eskabideak aurkezteko ezarritako epe arrunta bukatu aurreko 90 egun naturalen barruan. Langile autonomoen kasuan, 19.7.b) artikuluan xedatutakoa beteko da.
13. Telematika bidez egindako eskabideak baliozkotzat eta eraginkortzat jotzeko, izapidea amaitu beharko da nahitaezko dokumentazio osoa erantsiz eta "Aurkeztu" botoia sakatuz. Modu telematikoan izapidetutako eskabideetan, desadostasunik badago Educa atariko aukeren pantailan jasotako ikastetxeen eta eskabide-orrian adierazitakoen artean, eskatzaileak Educa atariko aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.
14. Eskabideak aurkezteari dagokionez, eskabidea baliozkotzat eta eraginkortzat joko da kasu hauetakoren batean baldin badago:
–Bi gurasoen sinadurarekin eginikoa.
–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: "Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskabide honekin".
–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin laukitxo hau markatu badu: "Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana nik neuk bakarrik aukeratzeko semearen edo alabaren ikastetxea". Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik deduzitu beharko da erabakia berari bakarrik dagokiola.
Eskabidea telematika bidez egiten bada, ez da beharrezkoa izanen hura sinatzea ezta ikastetxearen zigilua jartzea ere.
15. Eskatzaileek zalantza badute ikaslea mailaz pasatuko den ala ez, inprimaki berean egin daiteke onartzeko eskabidea, bai ikasmailaz igarotzeko, bai errepikatzeko, baldin eta bi ikasmailak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakaskuntzetakoak badira. Ondorio horietarako, ikastetxe bererako bi hezkuntza maila eskatzea sei aukeretatik bi hautatu balira bezala kontatuko da. Aurrekoa gorabehera, zalantza baldin badago ikaslea Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailara pasatuko den ala ez, eta ikaspostuaren eskatzaileak egoki jotzen badu, honako hauek aurkeztu beharko dira: batetik, onarpen-eskabidea, ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetan onartzeko prozesuan ezarritako eskabide-ereduaren eta epeen arabera; eta, bestetik, onarpen-eskabidea, ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetan onartzeko prozesuan ezarritako eskabide-ereduaren eta epeen arabera. Bi eskabide horiek ezin izanen dira inola ere bikoiztutzat hartu, eta horietako bakoitzean gehienez sei aukera aipatzen ahalko dira.
16. Ikastetxe publikoetan Nazioarteko Batxilergoa egiteko onarpen eskabideak.
–Irakaskuntza horiek arautzen dituen oinarrizko legeria jasota dago martxoaren 27ko 35/2024 Foru Aginduan, zeinaren bidez Nazioarteko Batxilergoko irakaskuntzak arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan.
–Honako hauek dira Nazioarteko Batxilergoko Diploman sartzeko baldintzak:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
- Gutxienez 7 puntuko nota izatea, batez beste, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluan.
–Ikasleak onartzeko prozesuan honako baremazio irizpide hauek aplikatuko dira:
- Helbidea:
- Ikaslearen bizilekua Nafarroako Foru Komunitatean badago: 4 puntu. Baldintza hori ebazpen honetan jasotako irizpideen arabera egiaztatuko da.
- Ikaslearen bizilekua ez badago Nafarroako Foru Komunitatean: 0 puntu.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluaren batez besteko nota.
–Berdinketarik badago, irizpide hauek aplikatuko dira, ordena honetan, behar bezala egiaztaturik:
- Puntu gehien lortu duena aurreko puntuan aipatutako bizilekuaren atalean.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasketa espedienteko batez besteko nota altuagoa izatea.
Berdinketa hausteko irizpideak hurrenez hurren eta adierazitako ordenan erabiliko dira, berdinketa hautsi arte.
–2025-2026 ikasturterako baimendutako ikastetxe publikoak dira Iruñeko "Navarro Villoslada" bigarren hezkuntzako institutua eta "Benjamín de Tudela" bigarren hezkuntzako institutua.
–Nazioarteko Batxilergoa aukera bat izanen da posible diren sei aukeretatik, eta nahitaez adierazi beharko da Batxilergoko zer modalitate hautatu den (Zientziak eta Teknologia edo Giza eta Gizarte Zientziak).
–Nazioarteko Batxilergoko irakaskuntzetako ikasmaila guztietan, ikasleen ratioa 24 ikaslekoa izanen da gehienez.
3.–Ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo utzitako eskabideak (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 11. artikulua).
1. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, ikasle hori onarpen prozesu arruntetik kanpo geldituko da. Era berean, eskaera bazter geratuko da Hezkuntza Departamentuaren barnean eskolatze gaietan eskumena duen unitateak ikusten badu interesdunek aurkeztutako dokumentazioa edo dokumentazioan jasotako datuak faltsuak direlako zantzu arrazoituak eta nahikoak daudela.
2. Eskabideak bazter geratuz gero, beste eskabide bat aurkezten ahalko da, baina epe arruntetik kanpokotzat joko da eskabide hori, eta aipatu foru aginduaren 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.
4.–Onartzeko baremoa (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 18. artikulutik 27.era).
Ikasleak onartzeko prozesu arruntean lehentasunezko irizpide hauek ezarriko dira:
4.1. Ikastetxean anai-arrebak matrikulatuta egotea: ikastetxean anai-arrebarik matrikulaturik izanez gero, horien kopurua edozein izanik ere, 3 puntu emanen zaizkio. Hori kontuan hartzeko, baloratzeko eta egiaztatzeko 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Halaber, aipatutako foru aginduaren hirugarren xedapen gehigarriarekin bat, urte berean jaiotako anai-arreben eskabideen kasuan, anai-arrebetako bat onartzeak berekin ekarriko du urte berean jaiotako gainerako anai-arrebak ere onartzea. Horretarako, eta beharrezkoa izanez gero, kasuan kasuko ikaspostuen kopurua handitu eginen da, ikastetxeari, hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea kontuan hartuta, aplikatu beharreko ikaspostu hutsen izaera gorabehera.
4.2. Gurasoen edo legezko tutoreen bizilekua edo lantokia gertu izatea: lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:
–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 4, 3, 1 edo 0 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoari jarraituta.
–Ikastetxearen eragin eremutzat hartuko da aipatutako artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoa.
–Eskabidean, bizilekuaren hurbiltasunaren ordez ikaslearen guraso edo legezko tutoreren baten lantokiaren hurbiltasuna hautatzen ahalko da irizpide gisa, eta ezin izanen da bi aldiz baloratu irizpide hori bi guraso edo legezko tutoreek lantokiaren hurbiltasuna alegatzen badute. Bizilekutzat hartuko da ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat erroldatuta dauden tokia. Ondorio berberetarako, lantokitzat hartuko da gurasoek edo legezko tutoreek lan egiten duten lantokiaren kokalekua.
–Ondorio horietarako, dagokion eskabidean egindako aukera, dela bizilekuaren hurbiltasunari dagokiona, dela lantokiaren hurbiltasunari dagokiona, ikasleak onartzeko eskabidean adierazitako ikastetxe guztiei aplikatuko zaie.
–Bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasuna egiaztatzeko, aipatutako artikuluaren 6. eta 7. apartatuetan xedatutakoari jarraikiko zaio.
4.3. Familia-unitatearen per capita errenta: lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:
–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 3, 2, 1 edo 0 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoari jarraituta.
–Irizpide hori baloratzeko, eskabidea zer urte naturaletan aurkezten den, hura baino bi urte lehenagoko ekitaldi fiskalari dagokion familia-unitatearen errenta hartuko da kontuan.
Per capita errentaren kalkulua.
–Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko, onarpen-eskabidean nahitaez markatu beharko da 2023ko ekitaldiko errenta-aitorpena kontsultatzeko baimenaren laukitxoa, Ogasuneko datuak lortzeko. Horrela, Hezkuntza Departamentuak apartatu honi dagokion puntuazioa esleitzen ahalko du. Errenta-aitorpen bateratuak egiten ez badira, bi gurasoek edo legezko tutoreek eman beharko dute baimena. Behar bezala identifikatuta gelditu beharko dira. Ez dira inola ere kontuan hartuko paperean aurkeztutako errenta-aitorpenak.
Haurrak onartzeko ondorioetarako, familia-unitatearen kontzeptua Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan araututakoa izanen da: "71. artikulua. Familia-unitatearen kontzeptua. Zerga honetarako honako hauek dira familia-unitateak:
a) Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.
b) Berariazko legeen araberako bikote egonkor bateko kideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.
c) Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik nahiz bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin nahiz bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko paragrafoetan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
a), b) eta c) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, tutoretza edo harrera bitartez subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak seme-alabekin parekatuko dira aplikatzekoa den legedia zibilean ezarritako moduan. Halaber, seme-alabekin parekatuko dira epailearen aginduz subjektu pasiboaren zaintza eta babesaren pean dauden pertsonak, aurrekoez bestelako egoeretan daudenak.
Inor ere ezin da aldi berean bi familia-unitatetako kide izan.
Familia-unitateko kideen kopurua urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoerari begiratuz zehaztuko da, familia-unitateko kideren bat urtean zehar hil bada salbu; izan ere, kasu horretan gainerako kideek baterako aitorpena aukera dezakete, hildakoaren errentak ere sartuta.
Aukera hori ez da bidezkoa ezkontideetako bat hil eta, urtea bukatu baino lehen, alarguna berriro ezkontzen bada".
Lanbide arteko gutxieneko soldata.
Lanbide arteko gutxieneko soldata izanen da indarrean dagoena ebazpen hau argitaratzen den egunean. Familia-unitatearen per capita errenta kalkulatuko da kontuan hartuta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko likidazio oinarria(k) zati aitorpenean agertzen diren familia-unitateko kideen kopurua (aitortzailea, ezkontidea eta, PFEZaren foru araudian ezarrita dagoen bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak). Errenta tarteak eta bakoitzari emanen zaion puntuazioa ondoko hauek dira:
–Lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia edo hori baino txikiagoa bada per capita errenta: 3 puntu.
–Lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia baino handiagoa eta soldata horren hiru laurdenak edo txikiagoa bada per capita errenta: 2 puntu.
–Lanbide arteko gutxieneko soldataren hiru laurdenak baino handiagoa eta soldata hori bera edo txikiagoa bada per capita errenta: 1 puntu.
–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa bada: 0 puntu.
Onarpen baremoaren ondorioetarako per capita errenta kalkulatzeko, familia-unitatearen errenta izanen da Nafarroako Foru Komunitateko errenta-aitorpeneko likidazio oinarriaren edo oinarrien guztizkoa (550 laukitxoa). Familia-unitatearen per capita errenta honela kalkulatuko da: likidazio-oinarri osoa zati familia-unitateko kideen kopurua.
4.4. Ikasleak edo haren guraso, legezko tutore edota anai-arrebaren batek desgaitasuna izatea: lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:
–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 2,5, 2 edo 0,5 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoari jarraituta.
–Desgaitasuntzat hartuko da %33ko edo hortik gorako desgaitasuna ofizialki aitorturik badago.
–Lehentasunezko irizpide hori egiaztatzeko, artikulu honen 5. apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.
4.5. Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea: puntu batekin baloratuko da, bi inguruabarrak edo bietako bat gertatzen bada; beharrezkoa da egoera hori ofizialki egiaztatzea, 22. artikuluan araututakoaren arabera.
4.6. Gurasoek edo legezko tutoreek ikastetxean lan egitea: 0,8 puntu emanen dira. Lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, kontuan hartzeko eta egiaztatzeko, 23. artikuluaren 2. apartatutik 4.era xedatutakoa beteko da.
4.7. Legez familia ugariko kide izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta horretarako xedatutako titulu ofizialarekin egiaztatuko da, 24. artikuluan araututakoaren arabera.
4.8. Ikaslea familia-harrerako egoeran izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta harrera hori formalizatu duen dokumentu ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da, 25. artikuluan araututakoaren arabera.
4.9. Familia gurasobakarra izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta titulu ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da, 26. artikuluan araututakoaren arabera.
4.10. Erditze anizkoitzean jaiotako ikasleak: 0,8 puntu emanen dira, eta inguruabar hori jasotzen duen titulu ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da egoera hori, 27. artikuluan xedatutakoaren arabera.
5.–Batxilergoko irakaskuntzetara sartzeko espediente akademikoa (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 13.3 eta 28. artikuluak).
1. Batxilergoko irakaskuntzetan sartuko diren ikasleak onartzerakoan, kontuan hartu beharko da ezarritako ikasketen ikasketa-espedientea, indarrean dagoen araudiaren arabera. Ikasketa horietan lortutako batez besteko nota hartuko da kontuan, eta indarreko araudian ezarritako irizpideen arabera kalkulatuko da nota hori.
2. Oro har, batez besteko nota ikaslearen jatorrizko ikastetxeak kalkulatuko du, DBHko lau ikasmailetako irakasgaietan eta/edo arloetan lortutako kalifikazioak kontuan hartuta. Horretarako, atzerrian egindako ikasmailetan lorturiko kalifikazioak ez dira kontuan hartuko.
3. Batez besteko nota foru agindu honetan araututako gainerako lehentasunezko irizpideen balioespenetan lortutako puntuazioari batuko zaio.
4. Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen eskatzaileek gure hezkuntza sisteman sartu nahi badute Batxilergoko lehen maila egiteko, ikasketak homologatzeko behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute onartzeko eskabidea egiteko unean; gainera, kalkuluen araberako batez besteko nota jaso behar da egiaztagiri hartan. Halakorik ez bada, baldintzapeko bolantea aurkezten ahalko dute; kasu horretan, ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko aukera izan dezaten, bost puntu emanen zaizkie batez besteko nota gisa.
5. Halaber, Batxilergoko irakaskuntzetara sartzen ahalko dira Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzako edozein titulu dutenak, bai eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitako beste kasu batzuk ere. Kasu horietan guztietan, eta artikulu honen 1. apartatuan ezarritakoaren arabera, irakaskuntzetan lortutako batez besteko nota hartuko da kontuan.
6. Batxilergoko irakaskuntzetan onartzeko eskabidea egin behar den ikasturte berean aurreko puntuan zerrendatutako edozein irakaskuntzatako azken maila egiten ari diren ikasleen kasuan, kontuan hartuko da zer batezbesteko aritmetiko kalkulatzen den oinarri hartuta aktetan erregistratutako kalifikazioak, irakaskuntza horietako curriculuma osatzen duten mailen arteko azkena azken aldiz egin zuten ikasturtera artekoak.
7. Egiaztapena egiteko, onartzeko eskabidea egiten denean, eskatutako batez besteko nota jasotzen duen dokumentazio akademikoaren kopia aurkeztu beharko da. Egiaztapen hori egiten ez bada, balorazioa zero puntukoa izanen da. Hala ere, egiaztapen hori ez da beharrezkoa izanen, baldin eta eskolatze gaietako zuzendaritza nagusiaren urteko ebazpenean –ikasleak onartzeko prozesua zehazten duenean– ikasturte bakoitzerako adierazten diren ikastetxeak edo ikastetxeek telematika bidez kontsultatzen ahal badute.
6.–Puntuazioa eta berdinketak (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 13. artikulua).
1. Eskatutako ikastetxe bakoitzerako, eskatzaileek baremoa aplikatuta lortzen dituzten puntuen batuketatik ateratzen den puntuazioa jasoko dute, eta puntuazio horren arabera ezarriko da onarpen zerrenden eta itxarote zerrenden ordena. Kontuan hartuta eskabidean zein ordenatan jarri diren ikastetxeak, zein ikastetxeri eman zaion lehentasun handiena, horretantxe esleituko zaio eskatzaileari ikaspostua, baldin eta ikastetxe horretan onartu badute.
2. Berdinketarik izanez gero, 13. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta berdinketak segitzen badu, hurbiltasun linealaren irizpide osagarria erabiliko da. Irizpide osagarri horren bidez ez bada berdinketa hausten, jendaurreko zozketaren bidez ebatziko da. Hezkuntza Departamentuan ikasleak onartzearen gaineko eskumena duen organoak eginen du zozketa hori.
7.–Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 29. artikulua).
1. Lehentasunezko irizpideak baloratu ondoren, berdinketarik badago, hurbiltasun linealaren irizpide osagarria erabiliko da horiek ebazteko. Irizpide hori ikasleak onartzeko eskabidean adierazitako ikastetxe guztiei aplikatuko zaie.
2. Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria ofizioz aplikatuko du Hezkuntza Departamentuak, kontuan hartuta eskatzaile bakoitzak zer hautatu duen –bizilekua edo lantokia– egiaztatzeko gurasoen edo legezko tutoreen bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasunaren lehentasunezko irizpidea.
3. Hezkuntza Departamentuak ofizioz 0,5 puntu emanen dizkio eskatzaileari, baldin eta haren gurasoetako edo legezko tutoreetako baten bizilekutik edo lantokitik hautatutako edozein ikastetxetara dagoen distantzia –Hezkuntza Departamentuak daukan ikastetxeen erregistroan ageri diren moduan– 1.500 metro linealekoa edo hortik beherakoa bada. Katastroko lurzatiaren arduraduna den udalak xedatuko du zein den helbide balioduna. Horrek kalea eta ataria izan behar ditu, eta haren koordenatuek bat eginen dute udalak emandakoekin eta Nafarroako Posta Helbideen Kudeatzailean agertzen denarekin.
4. Bizilekutik edo lantokitik hurbil egotearen lehentasunezko irizpidea baloratzeko ezarritako baldintzez gain, honako hau ere bete beharko da: puntuatu nahi den helbide eskatzailearen altak eskabideak aurkezteko epe arrunta –ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoa– amaitu baino gutxienez 30 egun natural lehenagokoa izan behar du. Norberaren konturako langileen kasuan, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 19.7.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.
8.–Jendaurreko zozketa.
1. Bat etorriz maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 13.6 artikuluan araututakoarekin, hurbiltasun linealaren irizpide osagarriak ez badu balizko berdinketak desegiteko balio, horiek jendaurreko zozketaren bidez ebatziko dira.
Zozketa hori organo eskudunaren aurrean eginen da, Hezkuntza Departamentuan (San Domingo kalea z.g.), ebazpen honen II. eranskinean ezarritako datan eta orduan. Zozketak ondoko prozedura honi segituko dio:
–Zerrenda bat eginen da Nafarroan inskribatutako eta matrikulatutako ikasle guztiekin, eta bakoitzari zenbaki bat emanen zaio.
–Gero, zenbaki bat aterako da, ikasle batena izanen dena.
–Zenbaki hori nori dagokion, pertsona horretatik hasita zehaztuko da ikaspostuak esleitzeko lehentasuna.
2. Aurreko prozedura horri guztiari buruzko akta eginen da, eta bertan jasoko da zozketaren emaitza.
9.–Ikasleak alfabetikoki ordenatzeko irizpideak, berdinketak ebatzi behar diren kasurako.
Ikasle guztiak ordenatuko dira, eta horretarako kontuan hartuko dira, lehenengo eta behin, abizenak, eta, bigarrenik, ponte-izena, Educan ordenatzeko irizpideen arabera, hau da:
–Ikasleek abizen bakarra adierazi badute, abizen berekoen artean, lehenengo abizen horrez gain bigarrena ere adierazi dutenen atzetik jartzen dira.
–Aurrizkia duten abizenak eta abizen konposatuak: preposizioak, kontrakzioak, artikuluak eta zenbait abizenen parte diren bestelako hitzak abizenaren osagaitzat hartzen dira. Kasu horietan, zuriunea "a" letraren aurreko karakteretzat hartzen da.
Letra larriak, tiletak, apostrofoak eta marratxoak ez dira aintzat hartzen ordenatzeko garaian.
10.–Behin-behineko onarpen zerrendak, akatsak zuzentzea, erreklamazioak eta uko egitea (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 14. artikulua).
1. Behin-behineko onarpen zerrendak argitaratu aurretik, epe bat irekiko da eskatzaileek eskabideak berrikus ditzaten. Epe horretan, eskatzaileek beren eskabideari lotutako datuak, agiriak eta baremoak berrikusten ahalko dituzte, eta, hala badagokio, akatsak erreklamatu eta/edo zuzendu.
2. Behin-behineko onarpen zerrendak Educa atarian argitaratuko dira, baita ikastetxean bertan ere; kasu horretan, kasuan kasuko ikastetxeari berariaz dagokion informazioa baizik ez da zabalduko.
3. Behin-behineko zerrendak argitaratzean, berariaz adierazi beharko da posible dela akatsak zuzendu, erreklamazioak jarri edo uko egitea, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epean.
4. Akatsak zuzentzeko eta erreklamazioak egiteko kasuetan, hala eskatzen duten eskatzaileek onarpen-eskabidean beren lehen aukeratzat agertzen den ikastetxera joan beharko dute akatsa zuzendu edo erreklamatzera.
5. Uko egiteen kasuetan, hala eskatzen duten eskatzaileek beren onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahalko dute horiek tramitatzeko, eskabidean jarritako hurrenkera edozein delarik ere, eta beraz, eskatzaileek hala eskatuz gero, eskuordeturik jardun beharko dute ikastetxe horiek.
6. Uko eginez gero, eskabidean adierazitako aukera guztiei eginen zaie uko.
7. Zerrendak:
a) Ikasleen behin-behineko eta behin betiko onarpenari buruzko informazioa Educa atarian egonen da eskuragarri familientzat. Era berean, behin-behineko eta behin betiko zerrendak ikastetxean jarri beharko dira, ongi ikusteko toki batean.
b) Onartzeko eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendan jaso behar diren datu pertsonalak argitaratzeko.
c) Berdinketarik gertatzen bada, horiek ebatziko dira maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 13. artikuluaren 3. apartatutik 6.era bitartekoetan eta 29. artikuluan araututakoaren arabera.
11.–Behin betiko onarpen zerrendak (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 16. artikulua).
1. Behin betiko onarpen zerrendak Educa atarian argitaratuko dira, baita ikastetxean bertan ere; kasu horretan, kasuan kasuko ikastetxeari berariaz dagokion informazioa baizik ez da zabalduko.
2. Behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera, berariaz adierazi beharko da badagoela gora jotzeko errekurtsoa jartzeko aukera, 16.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.
3. Ikasleak onartzeko prozesu arruntaren barruan eskabideak baztertzeko kasuetako bat gertatzen bada (11. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jasoak), ikasleak onarpen prozesu arruntetik kanpo geldituko dira, eta 41. artikuluan xedatutakoa beteko da.
12.–Ikasleak onartzea (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 17. artikulua).
1. Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen denean. Beste ikastetxe batean eskolatutako ikasle bat onartzen denean, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua. Onarpena eskatu den ikasturtean izanen ditu ondorioak erabaki horrek.
2. Erdi-mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena emateko eskabidea eta, aldi berean, Batxilergoan onartzeko prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten pertsonentzako jarraibideak:
Erdi-mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena emateko eskabideaz gain Batxilergoan onartzeko prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenek jarraibide honen arabera jardun beharko dute:
–Baldin eskatzaileak lehen aldiz lortzen badu ikaspostua bietan, hau da, bai erdi-mailako zikloen behin betiko 1. zerrendan eta bai Batxilergoan onartzeko prozesuaren behin betiko zerrendan ere, horietako batean bakarrik matrikulatu ahal izanen da, eta beste prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.
–Baldin eskatzaileak lehen aldiz lortzen badu ikaspostua bai erdi mailako zikloen behin betiko 2. zerrendan eta bai Batxilergoko onarpen prozesuan aukera hobetzeko irizpidea aplikatu ondorengo behin betiko zerrendan ere, horietako batean bakarrik matrikulatu ahal izanen da, eta beste prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.
–Bi prozesuetako batean (Batxilergoa edo erdi mailako zikloa) ikaspostua lortuz gero:
- Lortutako ikaspostua Batxilergoan bada: matrikula egiteko unean, eskatzaileak erabaki beharko du jarraitu nahi duen ikasposturik lortu ez duen erdi mailako zikloetarako onarpen prozesuan parte hartzen, honako egoera hauek kontuan hartuta:
a) Ikasposturik lortu ez duen erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio, lortu duen Batxilergoko ikaspostuaren matrikula egiteko ezarritako epearen barruan.
b) Ikasposturik lortu ez duen erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko.
edo lortutako ikaspostua erdi mailako ziklokoa bada: matrikula egitean, erabaki beharko du jarraitu nahi duen ikasposturik lortu ez duen Batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzen, honako egoera hauek kontuan hartuta:
a) Jarraitu nahi ez badu ikasposturik lortu ez duen Batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzen, uko egin beharko dio, lortu duen Batxilergoko ikaspostuaren matrikula egiteko ezarritako epearen barruan.
b) Jarraitu nahi badu ikasposturik lortu ez duen Batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzen, ez du ezer egin beharko.
Bi onarpen prozesuetako batean parte hartzearen ondorioz ikaspostu bat lortzen bada, automatikoki galduko da beste matrikulazio prozesuko ikaspostua.
Lortutako ikaspostuaren matrikula berria formalizatu beharko da horretarako ezarritako epeetan, eta, hala badagokio, eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Matrikula epe horietan formalizatzen ez bada, interesdunak bi ikaspostuak galduko ditu (erdi mailako ziklokoa eta Batxilergokoa), bai eta itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zegozkion eskubideak ere.
13.–Behin betiko itxarote zerrendak (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 38. artikulua).
Epe arrunteko behin betiko itxarote zerrendek indarra izanen dute argitaratzen direnetik ikaslearen onarpena eskatzen den ikasturteko irailaren 20ra arte.
14.–Matrikulazioa (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 34. artikulua).
1. Guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek formalizatu beharko dute onartuen behin betiko zerrendetan ageri diren ikasleen matrikula. Matrikula adierazitako epeetan formalizatzen ez bada, lortutako ikaspostua galduko du interesdunak, bai eta itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zegozkion eskubideak ere. Halako kasuetan, 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.
2. Matrikula formalizatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.
A.–Ikastetxe batean onartutako ikasle berrien matrikula formalizatzeko, bai epe arruntean bai epe horretatik kanpo, jarraian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, dagokion matrikularekin batera, ikaslea onartu duen ikastetxeko idazkaritzan, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan:
–Familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiriaren, NANaren, pasaportearen, AIZaren, ANTaren, ikasle txartelaren edo baliokideen kopia.
–Txerto karneta edo beste edozein agiri mediko, adierazten duena zer txerto dosi hartu diren edo zer mediku azterketa egin diren.
–Osasun txartelaren kopia.
–Egindako osasun azterketen txostenen kopia, ikasleek desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badute, ikastetxeak jakin beharrekoak.
B.–Dokumentazio horretan, ikaslearen izen-abizenek bat etorri behar dute familia-liburuan edo jaiotza-ziurtagirian, NANean, pasaportean, AIZan, ANTan, ikasle txartelean edo baliokideetan agertzen direnekin.
15.–Hautabidea hobetzea eta matrikulatzea (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 35. artikulua).
1. Baldin eta ikasleek, eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu ondoren, eskabidean lehen aukera gisa adierazitako ikastetxea ez den beste ikastetxe batean lortzen badute ikaspostua, matrikula egiteko unean, "aukera hobetzea" hautatzen ahalko dute, horretarako ezarritako laukitxoan. Une horretatik aurrera, behin betiko itxarote zerrendaren batean baldin bazeuden, hartan sartuta segitzen ahalko dute. Aitzitik, eta aukera hobetzeko prozedura horri heltzen ez dioten ikasleen kasuan, aukeraketa horrek berekin ekarriko du ikasleek itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zeuzkaten eskubideak galtzea.
2. "Aukera hobetzea" hautatuz gero, ikasleak aukera izanen du ikaspostu bat lortu ahal izateko bere eskabidean lehentasun handiagoa zuten beste edozein ikastetxetan. Horretarako, kontuan hartu beharko da, orokorrean, aukera hobetzeko prozedura indarrean egonen dela behin betiko itxarote zerrenden indarraldia amaitu arte (irailaren 20an). Hala ere, aukera hobetzeko prozedura aplikatzearen ondorioz formalizatzen den matrikula berri orotan, interesdunen esku egonen da etorkizuneko aukera hobekuntzei uko egitea edo horiei heltzen jarraitzea.
3. "Aukera hobetzea" prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostu berri bat lortzen bada, interesdunak automatikoki galduko du aurretik esleitutako ikaspostua, eta matrikula berria formalizatu beharko du horretarako adierazitako epeetan, bai eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ere. Matrikula adierazitako epeetan formalizatzen ez bada, lortutako ikaspostua galduko du interesdunak, bai eta itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zegozkion eskubideak ere. Halako kasuetan, 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio.
4. Hala ere, ikaspostu berria irailaren 1etik 20ra bitartean lortzen bada, matrikula egitea nahitaezkoa izatetik borondatezkoa izatera pasatuko da.
16.–Gainerako ikaspostuak esleitzea (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 37. artikulua).
1. Hezkuntza Departamentuak ikaspostu bat esleituko die ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartu duten ikasleei baldin eta aurretik ikasposturik ez bazuten edo egungo bizilekuaz bestelako eragin eremu batean kokatutako ikaspostua bazuten, hargatik eragotzi gabe ikasle horiek eskuratutako eskubideak, kasuan kasuko itxarote zerrendetan sartzeari eta barematzeari dagokienez. Ikaspostuen esleipen horretatik salbuetsita egonen dira 11. edo 15.10 artikuluan jasotako kasuren batengatik ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu diren ikasle guztiak.
2. Ondorio horietarako, behin betiko itxarote zerrendarik ez duten ikastetxe guztietan hutsik geratzen ahal diren ikaspostuen arabera esleituko ditu ikaspostuak Hezkuntza Departamentuak.
3. Ikaspostuak esleitzeko, 12.1 artikuluan ezarritako lehentasunezko irizpideen puntuazioari dagokion baremoa hartuko da kontuan, a), b) eta f) irizpideak izan ezik.
4. Balizko berdinketak ebaztearekin eta dagokion matrikula formalizatzearekin zerikusia duen guztiari dagokionez, 37. artikuluaren 4. apartatutik 8.era xedatutakoari jarraikiko zaio.
17.–Ikasleak eskolatzea (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 39. artikulua).
1. Ikastetxe batean matrikulatutako ikasleek ikasturtea hasteko zehazturiko epeetan hasi beharko dute joaten ikastetxera. Eskoletara joaten hasteko betebehar hori –eta beharra ez betetzeak dakartzan ondorioak– ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartu ez arren ikastetxe batean matrikulatuta dauden ikasleei ere aplikatzen ahalko zaie, bai eta 7.1 artikuluan ezarritako ikaspostuak erreserbatzeko egoeretatik edozeinetan dauden ikasleei ere.
2. Ikaslearen onarpena eskatzen den ikasturteko irailaren 16a baino lehen ikastetxeko eskoletara joaten ez bada, galdu eginen du dagokion ikaspostua. Hala ere, eta kasu zehatz bakoitzerako, Hezkuntza Departamentuak epe hori luzatzen ahalko du, alegatutako arrazoiak aztertu eta baietsi ondoren. Nolanahi ere, arrazoiak egun hori baino lehen jakinarazi beharko dira. Horretarako, ikastetxeek egoera horren berri emanen diote Hezkuntza Departamentuari, jakinaren gainean egon dadin eta behar bezala balora dezan.
18.–Ikasleen ratioa.
1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 157.1 a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetako ikasmaila guztien ikasleen ratioa 30ekoa izanen da gehienez.
2. Batxilergoko irakaskuntzetako ikasmaila guztien ikasleen ratioa 33koa izanen da gehienez. Nazioarteko Batxilergoko irakaskuntzetako ikasmaila guztietan, ikasleen ratioa 24 ikaslekoa izanen da gehienez.
3. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuak baimentzen ahalko du arestian aipatutako araudian ezarritako gehieneko ratioa baino txikiagoa den ratio bat.
4. Ebazpen hau onesten den momentuan ikastetxeren batek aipatutako ratiotik gorako talderen bat badu, gertatzen diren bajak ordezten ahalko ditu bakar-bakarrik ikasgelako 30 ikasleren ratioa gainditzen ez bada, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen kasuan, edo ikasgelako 33 ikasleren ratioa, Batxilergoko irakaskuntzen kasuan.
19.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua.
Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua bi alditan banatuko da:
–Eskabideak onarpen-eskabidearen xedeko ikasturtea hasi aurretik aurkezteko aldia: aldi horretarako epeak eta datak ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Gainera, epe horietan aurkeztu beharreko eskabidea Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean edo nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratzen den fitxan ageri den ereduaren araberakoa izanen da.
–Eskabideak onarpen-eskabidearen xedeko ikasturtea hasi ondoren aurkezteko aldia.
20.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzea, ikasturtea hasi aurretik (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 41. artikulua).
1. Eskabidea ikasturtea hasi aurreko aldian egiten ahalko dute 41. artikuluko 1. apartatuan jasotako egoeretako batean daudenek.
2. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du, behar bezala beteta. Eskabide hori horretarako zehaztutako eredu ofizialari egokituko zaio, eta gaitutako epeetan aurkeztu beharko da. Halaber, zehaztuko da zein ikastetxetan eskolatu nahi den ikaslea (lehen aukera gisa adieraziko da ikastetxe hori), eta gehienez beste bederatzi ikastetxe ere adierazten ahalko dira (lehendabizi aukeratutako ikastetxea esleitzen ez zaion kasuetarako), lehentasun-ordenaren arabera. Hezkuntza Departamentuak ikaspostu hutsak dauzkaten ikastetxeen zerrenda argitaratuko du, eta eskatzaileek zerrenda horretan ageri diren ikastetxeak baino ezin izanen dituzte hautatu. Eskaeran grabatutako datuak eskaerak aurkezteko epe arrunta amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.
3. Guraso-ahala duten gurasoek edo ikasleen legezko tutoreek egin beharko dute prozesu horretan parte hartzeko eskaera, ahal dela, telematikoki, Hezkuntza Departamentuak horretarako gaituko duen webgunetik, Educa atariaren bidez.
4. Familiek hala eskatzen badute, onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, horien ordena edozein delarik ere, eskabidea tramitatzeko eta, eskatzaileak eskatuz gero, baita aurkezteko ere, eskuordeturik. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.
5. Hezkuntza Departamentuak, aurretiko zozketaren –hots, foru agindu honen 13.6 artikuluan aipatzen denaren– arabera, ikaspostuak esleitzeko jarraitu beharreko ordena zehaztu eta ikaspostu horiek esleituko ditu, kontuan hartuta ikaspostu hutsei buruz aurretik egindako proposamena eta eskatzaile bakoitzak adierazitako ikastetxeen esleipen ordena, eta, betiere, hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizeari –foru agindu honen 31. artikuluan aipatzen denari– jarraikiz.
6. Prozesuaren emaitzari, matrikula formalizatzeari, balizko kanporatzeei eta ikasleak ikastetxera joaten hasteari dagokienez, 41. artikuluaren 9. apartatutik 13.era ezarritakoari jarraikiko zaio.
21.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzea, ikasturtea hasi ondoren (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 42. artikulua).
1. Eskabidea ikasturtea hasi ondoko aldian egiten ahalko dute 42. artikuluaren 2. apartatuan jasotako egoeretako batean daudenek.
2. Eskabideak aurkezteari, ikaspostuak esleitzeari eta matrikulazioari dagokienez, 42. artikuluaren 3. apartatutik 7.era ezarritakoari jarraikiko zaio.
22.–Ikasle adingabeen guraso-ahala dutenen arteko desadostasunak (bigarren xedapen gehigarria).
Ikasle adingabearen guraso-ahala dutenak ados jartzen ez badira, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduko bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa beteko da.
23.–Zerbitzu osagarriak.
Zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, eskatzaileek ikaspostua eskatzen badute uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz egokitzen zaien ikastetxe publikoan, hizkuntza eredu jakin batean, eta beren eskabidea betetzen ez bada, eskubidea izanen dute garraiorako eta jantokiko zerbitzu osagarriak baliatzeko Hezkuntza Departamentuak esleitzen dien ikastetxean. Horretarako, eta aipatutako eskubidea baliatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean garraioari eta jantokiari buruz indarrean den araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira. Horrez gain, eskubide hori baliatzeko, honako baldintza hau bete beharko dute eskatzaileek: arestian aipatutako uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz egokitzen zaien ikastetxea adierazi izana eskatutako ikastetxeen lehentasun-zerrendan, eta, horrez gainera, ikastetxe hori lehenbizikoa izatea eskatutako hizkuntza-eredua duten ikastetxeen artean.
24.–Onarpen prozesuaren egutegia.
1. Ikasleak onartzeko prozesuari lotutako epeei eta datei dagokienez, ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoari jarraikiko zaio.
2. Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. "Bukaera eguna" jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.
3. Aukera hobetzeko prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostua berriz esleitzen bada, bete beharko dira ebazpen honen II. eranskinean ezarritako kasuan kasuko matrikula epeak. Matrikulazio epe horiek ez badira berariaz adierazten, matrikula formalizatu beharko da ikaspostu berria esleitzeko komunikazioak zehazten duen epearen barruan.
25.–Ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu itunduen funtzioak.
Onartzeko prozesu osoan zehar, ikastetxeek beren gain hartu beharko dituzte indarrean dagoen araudia aplikatzearen ondorioz dagozkien funtzio guztiak, bai eta, kasua bada, Hezkuntza Departamentuak eskatzen dien beste edozein; besteak beste, honako hauek:
Funtzio orokorrak:
–Ikastetxeek matrikularen aurreikuspena igorri eta jakinarazi beharko dute Educaren bidez –"Ikastetxearen eskaintza (matrikularen aurreikuspena)" atala–, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera.
–Ikastetxeek onarpen prozesuari buruzko informazioa eman beharko diete ikaspostuaren eskatzaileei, bai ikastetxean bertan, bai beren web-orriaren bidez. Ikastetxeek eman beharreko informazioak kasuan kasuko hezkuntza proiektua bilduko du, eta, hala badagokio, ikastetxearen berezko izaera. Gainera, ikastetxeek onarpen prozesua erregulatzeko araudiari buruzko informazioa jarriko dute eskatzaileen eskura, prozesua ezagutzen eta ebazten laguntzeko, eta, horretarako, beharrezko mekanismo guztiak egokituko dituzte onarpen prozesu osoan zehar parte-hartzaileei gardentasuna, publizitatea eta oinarrizko informazioa ematea bermatzeko betebeharra betetzen dutela bermatzeko. Horretarako, eta interesdunek horren berri izan dezaten, informazio hori jendaurrean jarri beharko dute, ebazpen hau eta dagozkion eranskinak ere barne hartuta. Informazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesu arrunta amaitzen den egunera arte jarri beharko da ikusgai.
–Ikastetxeek Hezkuntza Departamentuari igorri eta jakinarazi behar diote, Educaren bidez, zein ikaspostu huts dituzten. Halaber, adierazi behar dute zeintzuk diren ikasmailaz igotzen diren ikasleak eta zeintzuk ez, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan. Era berean, ikastetxeek atxikitako ikasleen zerrenda bidali beharko diote Batxilergoko ikastetxeari, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera.
–Ikastetxeko eskolatze gaietan eskumenak dituen kasuan kasuko organoak edo arduradunak jendaurrean jarri beharko du, ikastetxeko toki ikusgarri batean, berariaz bere ikastetxeari dagokion behin-behineko eta behin betiko zerrendei lotutako informazioa. Halaber, bertan adierazi beharko du eskatzaileek segitu beharko duten prozedurari buruzko beharrezko informazioa.
–Ikastetxeek irakaskuntza-etapa bakoitzean matrikula formalizatzeko eskatuko den dokumentazioa erakutsi beharko dute, bai ikastetxean bertan, bai beren web-orrian.
–Ikaslea onartzeko eskabidea zer ikasturtetarako egiten den, ikasturte horretako irailaren 16a baino lehen eskoletara joaten ez bada, ikastetxeek inguruabar hori jakinaraziko diote Hezkuntza Departamentuari, horrek jakin dezan eta behar bezala balora dezan.
–Ikastetxeek berehala jakinarazi beharko dizkiote dagokion tokiko eskolatze batzordeari edo Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateari ikasturtean zehar beren ikasleen artean izaten diren bajak. Ondorio horietarako, eta derrigorrezko etapetako berezko irakaskuntzen kasu guztietan, ikasleen bajatzat hartuko da ikasketa espedientea beste ikastetxe batera lekualdatzearen ondoriozkoa, baldin eta destinoko ikastetxeak lekualdatze hori gauzatzeko behar den dokumentazioa eskatu badu aldez aurretik. Era berean, ikasleak behin eta berriz agertzen ez badira, eta ez agertze hori justifikatzeko arrazoirik aurkezten ez badute, ikastetxeek hori jakinarazi egin beharko dute, eta halaber, absentismo-protokoloa aktibatu. Ondorio horietarako, eta kasuan kasuko inguruabar zehatzak baloratu ondoren, ikasturtean zehar ikasle gehiago eskolatzeko suertatzen ahal diren beharrei erantzuteko erabiltzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak ikaspostu horiek.
–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen erroldan ikasleak sartzen diren kasu guztietan, ikastetxeek berehala eman beharko diete egoera horren berri ikaslearen guraso-ahala duten gurasoei edo legezko tutoreei, eta berariaz adierazi beharko dute familiak jakinarazpen hori jaso duela.
–Ikastetxeek, eskolatze batzordeek eta, hala badagokio, Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateak artxibatu eta zainduko dute ikasleak onartzeko prozesuari dagokion dokumentazio osoa, ikaspostuak esleitzeko ebazpena ematen den egunetik hasita gutxienez bost urtez. Dokumentazio hori hezkuntza administrazioaren eskura izanen da, egoki iruditzen zaizkion egiaztapenak eta ikuskapenak egiteko.
–Ikastetxeek elkarri lagunduko diote ikasleak onartzeko prozesuan zehar sortzen ahal diren intzidentzia guztietan.
Ikaspostua eskatzeko eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren berariazko funtzioak:
–Familiek eskabidean agertzen den edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute, eskabidea izapidetzeko. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du eskabidea. Ikastetxe horiek laguntza eman beharko dute edozein dela ere eskabidean jarri zaien ordena. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Eskabideak –eta, hala badagokio, aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria– behar bezala betetzen direla zainduko dute ikastetxeek. Halaber, laguntza hori emanen da, modu berean, ikasturtea hasi aurreko epean ikasleak onartzeko epe arruntetik kanpo aurkezten diren eskabideekin lotutako kasu guztietan.
–Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, ikastetxeek errespetatu beharko dute eskabideak aurkezteko bukaera eguna, ebazpen honen II. eranskinean ezarri dena. Kontuan hartu behar da ezen, epe hori bukatu ondoren, ikastetxeek ezin izanen dutela Educan eskabiderik bete, ezta inolako dokumentaziorik erantsi ere; izan ere, epea bukatu ondoren, kasuan kasuko onarpen eskabideak lehenik aukeraturiko ikastetxearen eskura jarriko dira, eta hori arduratuko da eskabideak Educaren bidez tramitatzeaz.
Ikaspostua eskatzeko eskabidean lehen aukera gisa adierazitako edozein ikastetxeren berariazko funtzioak:
–Eskabideak aurkezteko epe arrunta bukatu ondoren, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera, ikaslea onartzeko kasuan kasuko eskabidea lehenik aukeratutako ikastetxearen eskura jarriko da, aplikazio informatikoaren bidez. Ikastetxe hori arduratuko da eskabidea Educaren bidez tramitatzeaz; horrek berekin ekarriko du, besteak beste, datuak sartzea, horiek egiaztatzea eta baremazio egokia egitea. Halaber, funtzio hori eginen da, modu berean, ikasturtea hasi aurreko epean ikasleak onartzeko epe arruntetik kanpo aurkezten diren eskabideen izapidetzearekin lotutako kasu guztietan.
–Erreklamazioak eta zuzenketak egiten diren kasu guztietan, onarpen eskabidean lehenik aukeratutako ikastetxeak laguntza eman beharko du, eta eskuordeturik aurkeztu beharko du erreklamazioa edo zuzenketa. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara joan beharko dute laguntza hori eskatzera.
–Uko egiteko kasuetan, eskatzaileek Educa atariaren bidez aurkeztuko dute ukoa, eta, eskatuz gero, onarpen eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahalko dute horiek tramitatzeko, eskabidean jarritako hurrenkera edozein delarik ere, eta beraz, eskatzaileek hala eskatuz gero, eskuordeturik jardun beharko dute ikastetxe horiek.
–Batxilergoko irakaskuntzetarako ikasleak onartzeko kasuetarako, ez da beharrezkoa izanen espedientearen batez besteko nota frogatzea, baldin eta kasuan kasuko onarpen eskabidean lehen aukera gisa adierazitako ikastetxeek hori telematika bidez kontsultatzerik badute.
–Behin-behineko zerrenden gaineko erreklamaziorik edo zuzenketarik bada, eskolatze gaietan eskumenak dituen ikastetxeko kasuan kasuko organoak edo arduradunak ebatziko du, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan.
Epez kanpoko aldiaren berezko funtzioak, ikasturtea hasi ondoren:
–Ikastetxeek eskaera eskuordeturik aurkeztuko dute, ikasle eskatzaileen datuak Educa plataforman sartuko baitituzte eta dagokion dokumentazioa jasoko baitute. Ikaspostuaren eskabidea egin ondoren, tokiko eskolatze batzordeek, Hezkuntza Departamentuko unitate eskudunak, edo, hala badagokio, tokiko eskolatze batzorderik ez dagoen udalerrietan, Eskolatze Bulegoak, ikaspostua onartuko diete ikasle horiei Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko berezko irakaskuntzetara sartzen diren kasu guztietan. Esleitutako ikastetxean eginen da matrikula.
–Udalerri batean tokiko eskolatze batzordea badago, bere eginkizunak betetzeko behar dituen informazio eta dokumentazio guztia bidali beharko diete ikastetxeek.
–Tokiko eskolatze batzordeen ardura izanen da ikaspostua esleitzea, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 42. artikuluan jasotzen den bezala (foru agindu horren bidez garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko). Beren jarduketa eremuan funts publikoekin sostengatutako ikastetxeen artean hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen presentzia orekatua izan dadin, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizeari –ebazpen honen III. eranskineko 2. taulan aipatua– erreparatuko diote.
26.–Komunikazio bideak.
–Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es
–Izapidetzeari eta ikastetxeetako onarpenari buruzko informazioa eta kontsultak: 848 42 32 39 / 848 42 69 83/ 848 42 89 22/ 848 42 32 38.
–Orientazioa eta aholkularitza: 848 42 66 17 / 848 42 69 86.
II. ERANSKINA.–2025-2026 IKASTURTEA
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA BATXILERGOKO IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA
PROZESUA | HASIERA | BUKAERA | |
EPE ARRUNTA | Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan (bakarrik erabiliko da izan daitezkeen berdinketak ebazteko) | Martxoaren 14a (13:00etan) | |
Eskabideak aurkeztea | Martxoaren 24a | Martxoaren 28a | |
Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzea, egiaztatzea eta barematzea | Apirilaren 11 (14:00ak arte) | ||
Aurkeztutako eskabideen datuak, agiriak eta baremoak jakinaraztea | Apirilaren 14a | ||
Eskatzaileek aurkeztutako eskaeren datuak, dokumentuak eta baremoak kontsultatzea eta berrikustea | Apirilaren 14a | Apirilaren 16a | |
Ikastetxeek berrikuspenak ebaztea | Apirilaren 28a | Apirilaren 29a | |
Eskabideak igortzea edo hartzea atxikipen zentroan | Maiatzaren 16a | ||
Hezkuntza Departamentuari igorri eta jakinaraztea, Educa bidez, ikastetxean eskura dauden ikaspostu hutsak; halaber, ikasmailaz igotzen diren ikasleak eta igotzen ez direnak adieraziko dira | Ekainaren 20a | ||
Educan sartzea DBHko batez besteko nota, Batxilergora pasatzeko | Ekainaren 23a | ||
Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea | Ekainaren 25a | ||
Erreklamazioak eta uko egiteak, lehen aukerako ikastetxean, behin-behineko zerrendei dagokienez | Ekainaren 26a | Ekainaren 30a | |
Lehen aukerako ikastetxea: behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak ebaztea | Uztailaren 1a | ||
Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea | Uztailaren 2a | ||
Matrikulatzeko 1. epea (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): Ikasleak MATRIKULATZEA, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da) | Uztailaren 3a | Uztailaren 4a (14:00ak arte) | |
Onartuen zerrendak, aukera hobetzea aplikatu ondotik | Uztailaren 15a | ||
Matrikulatzeko 2. epea, aukera hobetzearen ondorioz beste ikaspostu bat eskuratu duten ikasleentzat (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): MATRIKULATZEA, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da) | Uztailaren 16a | Uztailaren 18a (14:00ak arte) | |
Hezkuntza Departamentuak ikaspostua esleitzea (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 37. artikuluan xedatutakoaren arabera) | Uztailaren 21etik aurrera | ||
Ikastetxeek ikaspostu hutsak berrikustea | Abuztuaren 18a | ||
EPEZ KANPO | Ikaspostu hutsak dituzten ikastetxeak argitaratzea, nafarroa.eus atarian, tramiteen katalogoaren fitxan | Abuztuaren 19a | |
Eskabideak aurkeztea (maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 41.1 artikuluan ezarritako ikasleentzat bakarrik) | Abuztuaren 21a | Abuztuaren 22a | |
Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCAn sartzea eta egiaztatzea | Abuztuaren 25a | Abuztuaren 26a | |
Onarpen prozesuaren emaitzak argitaratzea | Abuztuaren 27a | ||
Ikasleak MATRIKULATZEA: Batxilergoan, ikasleek formalizatuko dute matrikula, adin nagusikoak badira, edo, bestela, gurasoek edo legezko tutoreek (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila guztietan, Hezkuntza Departamentuak ofizioz formalizatuko du matrikula baldin eta gurasoek edo legezko tutoreek horretarako ezarritako epean formalizatzen ez badute. | Abuztuaren 28a | Abuztuaren 29a (14:00ak arte) |
III. ERANSKINA.–HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO BERARIAZKO PREMIAK DITUZTEN IKASLEEN ESKOLATZE INDIZEA (HLBPI INDIZEA), 2025-26 IKASTURTERAKO
Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak eta maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduak arautzen eta garatzen dute, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko. Arau horiek zehazten dute ezen hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen banaketa orekatua zaintzeko, Hezkuntza Departamentuak urtero prestatuko duela hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatzearen indizea (HLBPI indizea), ikastetxeen arabera.
Halaber, aipatu arauek adierazten dute indize horrek jaso beharko dituela, gutxienez, honako hauek: hezkuntza-laguntzako berariazko premien baldintza pertsonalak, curriculum atzerapena eta hartutako hezkuntza-neurriak.
Hori guztia oinarri hartuta, HLPBI indizea honako berezitasun hauei eta prozedura honi jarraituz eraikiko da:
–Kalkulua Educa aplikazioan erregistratutako datuetan oinarrituta egiten da (Educa da Hezkuntza Departamentuak eskola-informazioa kudeatzeko baliatzen duen sistema informatikoa), eta, zehazkiago, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen erroldan (HLBPI) erregistratutako datuetan oinarrituta. Errolda hori garatzen da Hezkuntza Departamentuak argitaratutako "HLBPI errolda eguneratzeko gida" delakoan jasotako jarraibideen arabera. Beraz, HLBPI erregistroak soilik hartzen dira kontuan. Gida horretan egindako aldaketek indizearen kalkulua aldatzea dakarte.
–Erreferentziako datu-basea 2025eko urtarrilaren 31n lortu zen.
–Indizea modu bereizian kalkulatzen da, emandako irakaskuntzen arabera: alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako (HLH) irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak, eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko (BH) irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak. Haur eta Lehen Hezkuntzako (HLH) eta Bigarren Hezkuntzako (BH) irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen kasuan, indizea bereizita kalkulatzen da.
–Hizkuntza-eredu bat baino gehiago ematen dituzten ikastetxeetan ere modu bereizian kalkulatuko da indizea; izan ere, hala egin ezean, ikastetxearen indize bateratuak konparaziozko bidegabekeria edo tratu desberdina eragin dezake eragin eremu bereko ikastetxeen artean. Kalkulua bereizita egiten da A eta G hizkuntza-ereduetarako, batetik, eta B eta D hizkuntza-ereduetarako, bestetik.
–HLBPI gisa erregistratutako eta ikasgela arruntetan eskolatutako ikasleak soilik hartzen dira kontuan. Hau da, indizea kalkulatzean ez dira kontuan hartzen talde espezifikoetan eskolatutako ikasleak (ikasgela alternatiboa, GNO ikasgela, CBU ikasgela, IEHP ikasgela, curriculum-aniztasuneko ikasgela, curriculum egokituko programa, etab.). Era berean, ikastetxeko matrikula orokorrari dagokionez, ikasgela arruntetan eskolatutako ikasleak bakarrik hartuko dira kontuan.
–HLBPI erroldan jasotako kategoria eta kausa bakoitzari jarraian jasotzen diren pisuak esleitzen zaizkio (pisu horiek ez dira elkarren baztertzaileak):
PISUA | ||
Hezkuntza neurria | 2 urte edo gehiagoko CEE | 5 |
2 urte edo gehiagoko CEE + Sarrera | 5 | |
Urtebeteko CEE | 4 | |
Urtebeteko CEE + Sarrera | 4 | |
Curriculuma eguneratzeko plana (CEP) | 2 | |
Errekuperazio plana (EP) | 2 | |
Errekuperazio plana (EP) + Sarrera | 2 | |
Hezkuntza errefortzua (HE): | 1 | |
Hezkuntza errefortzua - sartzeko curriculum egokitzapena | 1 | |
Hezkuntza errefortzua - curriculuma aberastea | 1 | |
Zatikatzea | 1 | |
Zatikatzea + Sarrera | 1 | |
Malgutzea | 1 | |
Hezkuntza neurririk gabe | - | |
Prestakuntza-ibilbide egokitua | - | |
Prestakuntza-ibilbide egokitua + Hezkuntza errefortzua-Sartzeko Curriculum Egokitzapena | - | |
Curriculum desfasea | 2 urte edo gehiagoko curriculum desfasea | 3 |
Urte bateko curriculum desfasea, gutxi gorabehera | 1 | |
Curriculum desfaserik gabe | - | |
Kategoria | Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak (HPB) | 5 |
Heltze prozesuko atzerapena (HA) | 4 | |
Hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak (HKN). | 4 | |
Ikasteko prozesuaren nahasmenduak (IN) | 4 | |
Arretaren nahasmendua (AN) | 4 | |
Adimen gaitasun handiak (GH) | 1 | |
Osasuneko beste diagnostiko batzuk (OBD) | 1 | |
Ikaskuntzarako hizkuntzaren ezezagutza handia (HEH) | 4 | |
Gizarte eta hezkuntza ahulezia egoeran egotea (GHAE) | 1 | |
Hezkuntza sisteman berandu sartzea (BS) | 1 | |
Egoera pertsonalak edo eskola historiarekin loturikoak (EP) | 1 |
–Kalkulurako prozedura:
- Erroldako erregistro bakoitzaren zuzeneko puntuazioa lortzen da aintzat hartuta kategoria edo alderdi bakoitzari esleitutako pisua; ikastetxe osoaren puntuazioen batura egiten da eta hura ikastetxeko matrikulen kopuruaz zatitzen da(dagokion irakaskuntzan, HLH edo BH, eta ikasgela arruntetan eskolatutako ikasleena). Horrela, puntuazio edo balio bat esleitzen zaio ikastetxe bakoitzari, hau da, HLBPI gisa erregistratutako eta ikasgela arruntetan eskolatutako ikasleen puntuazioen batezbestekoa.
- Ikastetxeko puntuazioak eraldatu egiten dira, batez bestekoa 0 eta desbideratze tipikoa 1 dituen banaketaren arabera eta, hartara, 0 izanen delarik Nafarroaren batezbestekoa. Hezkuntza sistemei buruzko nazioarteko azterlanetan, oro har, ikasleen egoera sozioekonomikoa jasotzen duten indizeak zero batezbestekoarekin eta bat desbideratze tipikoarekin aurkezten dira: halatan, balio negatiboek eta batezbestekotik beherakoek ikasleentzat kaltegarriak diren egoerak adierazten dituzte; balio positiboek eta batezbestekotik gorakoek, aldiz, ikasleentzat onuragarriak diren egoerak adierazten dituzte.
- Puntuazioak bider -1 egiten da. Horrela, indizea eraikitzen da halako moduz non indize negatiboa duten ikastetxeetan (hau da, batezbestekotik beherakoa dutenetan), hezkuntza-laguntzako berariazko premiekin eskolatuak dauden ikasleen pisua handiagoa baita indize positiboa duten ikastetxeetan baino.
1. TAULA |
Etapak: DBH-Batx. (HErekin) |
Eragin eremua: Nafarroa |
Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,32 |
Desbideratze tipikoa: 0,63 |
Datuak noizkoak diren: 2025eko urtarrilaren 31 |
IKASTETXEA-HIZKUNTZA EREDUA | INDIZEA |
Altsasuko Seminario ik. it.-AG | -0,59 |
Barañaingo Sta. Luisa Marillac ik. it.-AG | -0,34 |
Ik. it. Burlatako Amor-Regina-AG | -0,88 |
Burlatako Irabia-Izaga ik. it.-AG | 1,09 |
Zizur Txikiko Miravalles ik. it.-AG | 0,80 |
Lizarrako Ntra. Sra. del Puy ik. it.-AG | 0,96 |
Mutiloako Luis Amigó ik. it.-AG | 0,68 |
Olazko Salesianos Big. Hezk. ik. it.-AG | -0,95 |
Iruñeko Calasanz ik. it.-AG | 0,38 |
Iruñeko Claret Larraona ik. it.-AG | -0,05 |
Iruñeko Dominicas Pamplona ik. it.-AG | 0,23 |
Iruñeko El Redín ik. it.-AG | 0,51 |
Iruñeko Hijas de Jesús ik. it.-AG | -0,19 |
Iruñeko La Comp. Escolapios ik. it.-AG | -0,60 |
Iruñeko Liceo Monjardín ik. it.-AG | 0,64 |
Iruñeko Ntra. Sra. del Huerto ik. it.-AG | 0,16 |
Iruñeko S. Cernin ik. it.-AG | 1,24 |
Iruñeko S. Ignacio ik. it.-AG | 0,60 |
Iruñeko Sg. Corazón ik. it.-AG | 0,46 |
Iruñeko Sta. Cata.-Sant. Sacr. ik. it.-AG | -0,04 |
Iruñeko Sta. Teresa Jesús ik. it.-AG | 0,42 |
Iruñeko Vedruna ik. it.-AG | -0,01 |
Garesko Seminario ik. it.-AG | -0,16 |
Sarrigurengo Sta. María la Real ik. it.-AG | 0,71 |
Tafallako E. Pías ik. it.-AG | -0,39 |
Tuterako Anunciata ik. it.-AG | 0,16 |
Tuterako S. Francisco Javier ik. it.-AG | 0,70 |
Atarrabiako Present-Notre Dame ik. it.-AG | -0,14 |
Arantzako HLHIP-BD | 1,50 |
Beteluko Araxes HLHIP-BD | -1,31 |
Faltzesko Dª Álvara Álvarez HLHIP-AG | -2,26 |
Goizuetako A. Narbarte Xalto HLHIP-BD | 0,08 |
Irurtzungo Atakondoa HLHIP-AG | -4,64 |
Irurtzungo Atakondoa HLHIP-BD | 0,16 |
Lekunberriko Ibarberri HLHIP-BD | -0,60 |
Los Arcosko Sta. María HLHIP-AG | -1,26 |
Erriberriko P. de Viana HLHIP-AG | -0,25 |
Zudairiko Las Amescoas HLHIP-BD | -1,50 |
Zugarramurdiko HLHIP-BD | -0,28 |
Iruñeko AGDE-AG | 0,18 |
Corellako AGDE-AG | 0,83 |
Altsasu BHI-AG | -3,99 |
Altsasu BHI-BD | 0,38 |
Barañaingo Alaiz BHI-BD | 0,86 |
Barañaingo Alaiz BHI-AG | 0,38 |
Berako Toki Ona BHI-AG | -2,11 |
Berako Toki Ona BHI-BD | 1,36 |
Burlatako Askatasuna BHI-BD | 0,57 |
Burlatako Ibaialde BHI-AG | 0,99 |
Corellako Alhama BHI-AG | -0,42 |
Lizarrako Lizarraldea BHI-AG | -0,07 |
Lizarrako Lizarraldea BHI-BD | 1,13 |
Leitzako Amazabal BHI-BD | 1,18 |
Lekaroz BHI-AG | -1,29 |
Lekaroz BHI-BD | 0,96 |
Lodosako Pablo Sarasate BHI-AG | -1,18 |
Lodosako Pablo Sarasate BHI-BD | -0,81 |
Martzillako Marqués de Villena BHI-AG | 0,05 |
Iruñeko Basoko BHI-AG | -0,12 |
Iruñeko Biurdana BHI-BD | 1,34 |
Iruñeko Eunate BHI-BD | 1,04 |
Iruñeko Iturrama BHI-BD | 1,29 |
Iruñeko Julio Caro Baroja BHI-AG | -0,02 |
Iruñeko Mendillorri BHI-AG | -0,09 |
Iruñeko Mendillorri BHI-BD | 0,57 |
Iruñeko Navarro Villoslada BHI-AG | -0,13 |
Iruñeko Padre Moret Irubide BHI-AG | -0,08 |
Iruñeko Plaza de la Cruz BHI-AG | 0,07 |
Azkoiengo Ribera del Arga BHI-AG | 0,61 |
San Adriango Ega BHI-AG | 0,35 |
Zangozako Sierra de Leyre BHI-AG | 0,22 |
Sarrigurengo BHI-AG | -0,80 |
Sarrigurengo BHI-BD | 0,56 |
Tafallako Sancho III el Mayor BHI-AG | 0,14 |
Tafallako Sancho III el Mayor BHI-BD | -0,54 |
Tuterako Benjamín de Tudela BHI-AG | -0,62 |
Tuterako Valle Ebro BHI-AG | 0,44 |
Zizurko BHI-AG | 0,37 |
Zizurko BHI-BD | 0,88 |
Agoizko DBHI-AG | -1,90 |
Agoizko DBHI-BD | -0,04 |
Azagrako Reyno de Navarra DBHI-AG | 0,17 |
Berriozarko DBHI-AG | -2,23 |
Berriozarko DBHI-BD | 0,02 |
Zarrakazteluko Valle del Aragón DBHI-AG | -0,64 |
Castejon DBHI-AG | -1,23 |
Cintruenigoko La Paz DBHI-AG | -1,01 |
Cortesko Bardenas Reales DBHI-AG | -0,22 |
Doneztebeko Mendaur DBHI-BD | 0,89 |
Garraldako DBHI-BD | 0,43 |
Larraintzarko DBHI-BD | 0,73 |
Mendabiako Joaquín Romera DBHI-AG | -0,89 |
Noain Elortzibarko DBHI-AG | -0,62 |
Otsagabiko DBHI-BD | 0,36 |
Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI-AG | -0,73 |
Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI-BD | 1,09 |
Iruñeko Iparralde DBHI-BD | 0,66 |
Ribaforadako El Cierzo DBHI-AG | -0,06 |
Erronkariko Ainariak DBHI-AG | -0,81 |
Erronkariko Ainariak DBHI-BD | 0,34 |
Vianako Del Camino DBHI-AG | -1,08 |
Atarrabiako P. Atarrabia DBHI-AG | -0,41 |
Atarrabiako P. Atarrabia DBHI-BD | 0,70 |
Altsasuko Sakana ikastola-BD | 1,34 |
Berako Labiaga ikastola-BD | 0,51 |
Zizur Nagusiko S. Fermin ikastola-BD | 0,66 |
Lizarrako Lizarra ikastola-BD | 0,16 |
Etxarri Aranazko Sakana ikastola-BD | -0,53 |
Fontellasko Argia ikastola-BD | 0,39 |
Iruñeko Jaso ikastola-BD | 0,99 |
Zangozako ikastola-BD | 1,06 |
Tafallako Garcés de los Fayos ikastola-BD | 1,09 |
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola-BD | 1,23 |
2. TAULA |
Etapak: DBH-Batx. (HErekin) |
Eragin eremua: Iruña eta Iruñerria |
Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,15 |
Desbideratze tipikoa: 0,43 |
Datuak noizkoak diren: 2025eko urtarrilaren 31 |
IKASTETXEA-HIZKUNTZA EREDUA | INDIZEA |
Barañaingo Sta. Luisa Marillac ik. it.-AG | -0,89 |
Burlatako Amor-Regina ik. it.-AG | -1,68 |
Burlatako Irabia-Izaga ik. it.-AG | 1,2 |
Zizur Txikiko Miravalles ik. it.-AG | 0,77 |
Mutiloako Luis Amigó ik. it.-AG | 0,6 |
Olazko Salesianos Big. Hezk. ik. it.-AG | -1,77 |
Iruñeko Calasanz ik. it.-AG | 0,17 |
Iruñeko Claret Larraona ik. it.-AG | -0,46 |
Iruñeko Dominicas Pamplona ik. it.-AG | -0,05 |
Iruñeko El Redín ik. it.-AG | 0,35 |
Iruñeko Hijas de Jesús ik. it.-AG | -0,67 |
Iruñeko La Comp. Escolapios ik. it.-AG | -1,26 |
Iruñeko Liceo Monjardín ik. it.-AG | 0,54 |
Iruñeko Ntra. Sra. del Huerto ik. it.-AG | -0,15 |
Iruñeko S. Cernin ik. it.-AG | 1,41 |
Iruñeko S. Ignacio ik. it.-AG | 0,48 |
Iruñeko Sg. Corazón ik. it.-AG | 0,28 |
Iruñeko Sta. Cata.-Sant. Sacr. ik. it.-AG | -0,45 |
Iruñeko Sta. Teresa Jesús ik. it.-AG | 0,22 |
Iruñeko Vedruna ik. it.-AG | -0,41 |
Sarrigurengo Sta. María la Real ik. it.-AG | 0,65 |
Atarrabiako Present-Notre Dame ik. it.-AG | -0,6 |
Iruñeko AGDE-AG | -0,12 |
Barañaingo Alaiz BHI-BD | 0,86 |
Barañaingo Alaiz BHI-AG | 0,16 |
Burlatako Askatasuna BHI-BD | 0,45 |
Burlatako Ibaialde BHI-AG | 1,04 |
Iruñeko Basoko BHI-AG | -0,56 |
Iruñeko Biurdana BHI-BD | 1,56 |
Iruñeko Eunate BHI-BD | 1,12 |
Iruñeko Iturrama BHI-BD | 1,48 |
Iruñeko Julio Caro Baroja BHI-AG | -0,42 |
Iruñeko Mendillorri BHI-AG | -0,52 |
Iruñeko Mendillorri BHI-BD | 0,45 |
Iruñeko Navarro Villoslada BHI-AG | -0,58 |
Iruñeko Padre Moret Irubide BHI-AG | -0,51 |
Iruñeko Plaza de la Cruz BHI-AG | -0,29 |
Sarrigurengo BHI-AG | -1,55 |
Sarrigurengo BHI-BD | 0,43 |
Zizurko BHI-AG | 0,15 |
Zizurko BHI-BD | 0,89 |
Berriozarko DBHI-AG | -3,64 |
Berriozarko DBHI-BD | -0,37 |
Noain Elortzibarko DBHI-AG | -1,29 |
Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI-AG | -1,45 |
Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHI-BD | 1,2 |
Iruñeko Iparralde DBHI-BD | 0,57 |
Atarrabiako P. Atarrabia DBHI-AG | -0,98 |
Atarrabiako P. Atarrabia DBHI-BD | 0,63 |
Zizur Nagusiko S. Fermin ikastola-BD | 0,57 |
Iruñeko Jaso ikastola-BD | 1,05 |
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola-BD | 1,4 |
3. TAULA |
Etapak: DBH-Batx. (HErekin) |
Eragin eremua: Altsasu |
Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,78 |
Desbideratze tipikoa: 1,27 |
Datuak noizkoak diren: 2025eko urtarrilaren 31 |
IKASTETXEA-HIZKUNTZA EREDUA | INDIZEA |
Altsasu Seminario ik. it.-AG | 0,06 |
Altsasu BHI-AG | -1,63 |
Altsasu BHI-BD | 0,54 |
Altsasu Sakana ikastola-BD | 1,02 |
4. TAULA |
Etapak: DBH-Batx. (HErekin) |
Eragin eremua: Bera |
Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,37 |
Desbideratze tipikoa: 0,93 |
Datuak noizkoak diren: 2025eko urtarrilaren 31 |
IKASTETXEA-HIZKUNTZA EREDUA | INDIZEA |
Berako Toki Ona BHI-AG | -1,37 |
Berako Toki Ona BHI-BD | 0,97 |
Berako Labiaga ikastola-BD | 0,40 |
5. TAULA |
Etapak: DBH-Batx. (HErekin) |
Eragin eremua: Lizarra |
Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -0,98 |
Desbideratze tipikoa: 0,32 |
Datuak noizkoak diren: 2025eko urtarrilaren 31 |
IKASTETXEA-HIZKUNTZA EREDUA | INDIZEA |
Lizarrako Ntra. Sra. del Puy ik. it.-AG | 0,81 |
Lizarrako Lizarraldea BHI-AG | -1,20 |
Lizarrako Lizarraldea BHI-BD | 1,15 |
Lizarrako Lizarra ikastola-BD | -0,76 |
6. TAULA |
Etapak: DBH-Batx. (HErekin) |
Eragin eremua: Tafalla |
Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,28 |
Desbideratze tipikoa: 0,40 |
Datuak noizkoak diren: 2025eko urtarrilaren 31 |
IKASTETXEA-HIZKUNTZA EREDUA | INDIZEA |
Tafallako E. Pías ik. it.-AG | -0,72 |
Tafallako Sancho III el Mayor BHI-AG | 0,10 |
Tafallako Sancho III el Mayor BHI-BD | -0,97 |
Tafallako Garcés de los Fayos ikastola-BD | 1,59 |
7. TAULA |
Etapak: DBH-Batx. (HErekin) |
Eragin eremua: Tutera |
Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,22 |
Desbideratze tipikoa: 0,31 |
Datuak noizkoak diren: 2025eko urtarrilaren 31 |
IKASTETXEA-HIZKUNTZA EREDUA | INDIZEA |
Tuterako Anunciata ik. it.-AG | -0,02 |
Tuterako S. Francisco ik. it.-AG | 1,08 |
Tuterako Benjamín de Tudela BHI-AG | -1,59 |
Tuterako Valle Ebro BHI-AG | 0,54 |
Iragarkiaren kodea: F2502780
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
