52. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Terrazak eta beladoreak ezarri eta erabiltzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2025eko martxoaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Terrazak eta beladoreak ezarri eta erabiltzea arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villamayor de Monjardinen, 2025eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L2503522