2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Oihan-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:
Lote bakarra, Aldumar (koniferoak) eta Tulubi (hostozabalak) alderdietan. Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 29ko 194/2024 Ebazpenaren bidez. Hona hemen lotearen ezaugarriak:
a) Koniferoak (Laex kaempferi):
–118,11 m³ enbor txiki eta 1.063,00 m³ egur, guztira 32.834,84 euroan zenbatetsia.
b) Hostozabalak (F.sylvatica):
–981,48 m³ enbor txiki eta 245,37 m³ egur, guztira 19.629,68 euroan zenbatetsia.
Hortaz, lotearen guztizko zenbatespena 52.464,52 eurokoa da (BEZik gabe); adjudikazio-hartzaileak konpromisoa hartu beharko du oihan aprobetxamendu honetako zurarekin herritarrek eskatutako etxerako egur epaitzak prestatzeko eta banatzeko (22,5 epaitza; 15 tona epaitza bakoitzeko).
Udalari aurkeztu beharreko proposamen ekonomikoan bereizita adierazi beharko dira, batetik, etxerako egur epaitzak prestatu eta banatzeagatiko eskaintza eta, bertzetik, enkantean emanen den gainerako zurarengatiko eskaintza (bi kasuetan BEZik gabea). Udalak emanen du eskaintzak aurkezteko inprimakia.
Eskaintzak aurkeztuko dira baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, gutun-azal itxian, Eratsungo Udalaren Erregistroan, edo haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarreko araudian jasotzen den bertze edozein bitarteko erabiliz, 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eskaintzekin batera, aurkeztu beharko da, fidantza gisa, hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina (hau da, 1.049,29 euro).
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.
Eratsunen, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2502898