2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Herri Zaharreko RF lurzatian (1. poligonoko 239. lurzatia). Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2025eko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Barañaingo Herri Zaharreko RF lurzatian (1. poligonoko 239. lurzatia), Alrucea Promociones Inmobiliarias SLUk sustatua, eta argitaratzea onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 11n.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Barañainen, 2025eko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2503489