52. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, lanpostu huts batzuk betetzeko, ezohiko oposizio-lehiaketaren bidez (2. artikulua), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena

2025-0251 Ebazpena, 2025eko martxoaren 3koa, Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak emana, izendatzen duena Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzura arituko den funtzionario bat, bete dezan lanpostu bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnekoa.

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuaren 2022-1401 Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk betetzeko, ezohiko oposizio-lehiaketaren bidez (2. artikulua), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori dena, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

2023ko urtarrilaren 17ko 2023-0067 Ebazpenaren bidez, onetsi zen izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta argitaratu zen toki-erakundearen web-orrian.

Behin deialdiko oposizio-lehiaketa bukaturik, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen, 2025eko otsailaren 21ean, laugarren puntuaziorik onena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapena (lehenbiziko hiru puntuaziorik onenak dituztenak borondatezko eszedentzian daude, plaza-erreserbarik gabe), deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.

Izangai horrek aurkeztu ditu deialdiko 9.2 oinarrian eskatutako agiriak, eta egiaztatu da ezarritako baldintzak betetzen dituela. Hortaz, eta bete beharrez apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Toki-erakundearen zerbitzurako funtzionario izendatzea honako hau:

IDOIA ONSALO EGUÍLLOR

2. Lanpostu hauek esleitzea aipatutako pertsonei:

Idoia Onsalo Eguíllor: plantilla organikoko 2.36 plaza. Administrari laguntzailea. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldi osoa. Maila: D.

3. Izendatutakoak 2025eko martxoaren 17an jabetu beharko du lanpostuaz, 9:00etan.

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko deialdia egin duen erakundean.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2025eko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2503381