1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 26an hartua, "Trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 22ko 99/2024 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "Trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa" izeneko proiektua.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 3ko 7/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen "Trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa" izeneko proiektua, eta jendaurreko fasea ebatzi zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.
Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi du proiektu horren helburua dela Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo industrialdeen artean tren-sare konbentzionalaren saihesbide bat egitea. Obrak ahalik eta lasterren egitea komeni da, industrialde horietako hesia kentzeko eta trenbide-sare berriaren segurtasuna hobetzeko. Hori dela eta, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. "Trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, nahitaez desjabetzeko.
2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatzen den gastua 7.774.724,64 eurokoa da, eta honela egotziko da: 2.932.665,12 euro 2025erako gastuen aurrekontuko 220001 22300 6019 453103 partidaren kargura ("Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo industrialdeen arteko trenbidea"), eta, gainerakoa, 4.842.059,52 euro, 2026rako gastuen aurrekontuko partida baliokidearen kargura.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Erabaki hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kontu-hartzailetza delegatuari.
Iruñean, 2025eko otsailaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2502933