1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
53E/2025 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Adela Rhiannon Griffiths Turrillas andrea izendatzen baita Kirola Sustatzeko Bulego buru bitarte baterako, 2025eko martxoaren 3tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori atxikita dago Kirola Sustatzeko Atalari, institutu horretako Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzan.
Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 19ko 3355/2024 Ebazpenaren bidez, baja eman zitzaion jarduneko zerbitzuan, 2025eko martxoaren 2tik aurrerako ondorioekin (egun hori da azken laneguna), Ana Luisa Onaindia Salaberria andreari, zeina Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuan Kirola Sustatzeko Bulegoko burutza betetzen ari zen funtzionarioa baitzen (lanpostu zenbakia: 5021), Estatuko Klase Pasiboen Legearen Testu Bategina onesten duen apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren 28.2 b) artikuluan ezarritakoaren babesean. Hortaz, aipatutako burutza hutsik gelditu zen.
Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatu du funtzionarioa den Adela Rhiannon Griffiths Turrillas andrea Kirola Sustatzeko Bulegoko buru izan dadila, 2025eko martxoaren 3tik aurrerako ondorioekin.
Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak eskatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak egin baino lehen, Funtzio Publikoaren arloko eskumena duen departamentuak horren aldeko txostena eman behar du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak 2025eko otsailaren 17an egin zuen txosten hori.
Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarri horrek ezartzen du, halaber, ezen, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela. Izendapenerako proposatutako pertsona burutza bete behar duen departamentukoa ez denez, zehazki, Hezkuntza Departamentukoa baita, aipatutako baimena eman behar da, eta dagoeneko jaso da.
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Adela Rhiannon Griffiths Turrillas andrea izendatzea Kirola Sustatzeko Bulego buru bitarte baterako, 2025eko martxoaren 3tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori atxikita dago Kirola Sustatzeko Atalari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 20an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2502715