1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1674/2025 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ainhoa Arraztoa Echenique andrea izendatzen baita Pertsonarengan Zentratutako Arretaren eta Koordinazio Soziosanitarioaren Ataleko buru bitarte baterako.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horiek horrela, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak),
EBAZTEN DUT:
1. Ainhoa Arraztoa Echenique andrea izendatzea Pertsonarengan Zentratutako Arretaren eta Koordinazio Soziosanitarioaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori atxikita dago Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari.
2. Izendapenak 2025eko martxoaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Pertsonarengan Zentratutako Arretaren eta Koordinazio Soziosanitarioaren Atalera, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 28an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2503274