52. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

207E/2025 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Javier Antomás Osés jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloko burua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.4 artikuluak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela erizaintzako ataletako eta arloetako buruak, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT-EUD kategoria edo balio bereko beste bat duten langileen artetik.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Javier Antomás Osés jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloko burua.

2. Ebazpen hau Javier Antomás Osés jaunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2503230