1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
162E/2025 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María del Carmen García Nicolás andrea izendatzen duena Osasun Mentaleko Eguneko II. Ospitaleko zuzendari.
Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen 22.3 artikuluak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu Osasun Mentaleko taldeetako zuzendariak, Eguneko Ospitaleetako zuzendariak, Errehabilitazio Klinikako zuzendaria, Haur eta Gazteen Eguneko Ospitaleko zuzendaria eta Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren sareko programen arduradunak, bere eremu organikoan sartutakoak. Izendapenerako prozedura abenduaren 2ko 217/1994 Foru Dekretuak arautzen duena izanen da.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa den María del Carmen García Nicolás izendatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Eguneko II. Ospitaleko zuzendari.
2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.
3. Ebazpen hau María del Carmen García Nicolás andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2502723