1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
20E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Emilio José Melgosa Camarero jauna, Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan xedatzen duenez, bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Emilio José Melgosa Camarero jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2025eko otsailaren 23a izanen da.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 20an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2502790