1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
172E/2025 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia onetsi eta haren gastua baimentzen baita espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresei dirulaguntzak emateko, 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko. DDBN identifikazioa: 811764.
Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, lan bitartekotza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko; horien oinarri arautzaileak 2025. urtea baino lehen onetsi dira.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, bidezkoa da espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen gastua baimentzea 2025. urterako.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza batzuk arautu ziren 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko asmoz espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntzen deialdia onestea espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko.
2. 300.000,00 euroko gastua baimentzea, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzetarako (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez araututako dirulaguntzak, Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko 811764 zenbakia), 2025. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuko partida honen kargura: "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [PEP E-24/000673-01] partida.
Partida honen kargura erantzunen zaie 2024ko urriaren 1etik aurrera egindako kontratazioetarako eskaerei.
3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, zenbateko gehigarri bat baimentzen ahalko da, kreditua sortzeagatik aurrekontu-kreditu erabilgarria handitu ondoren, baldin eta halakorik bada. Hala bada, organo eskudunak aipatutako kreditu gehigarria deialdiaren baldintza berberetan argitaratuko du, eta horrek ez du ekarriko dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriro zenbatzen hastea ere.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko otsailaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2502496