50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Villamayor de Monjardingo udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Villamayor de Monjardinen, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L2503339