50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ordenantza, lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2025eko otsailaren 20an egindako ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea Lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Iragarkia 30 egun baliodunean egonen da jendaurrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, eta herritarrek eta interesdunek egoki irizten dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezten ahalko dituzte.

Hirugarrena.–Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Vianan, 2025eko otsailaren 24an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2502831