2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikingintza arautzen duen udal ordenantzan eta Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruko eraikingintza ordenantzan. Behin betiko onespena
Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea Udal Plan Orokorreko eraikingintza arautzen duen udal ordenantzaren 26.5 eta 28.8 artikuluetan eta Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruko eraikingintza ordenantzaren 12.5 eta 20.1b) artikuluetan.
Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko aldiari buruzko iragarkia argitara eman zen 2025eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
Udal Plan Orokorreko eraikingintza arautzen duen udal ordenantzaren 26.5 eta 28.8 artikuluen eta Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruko eraikingintza ordenantzaren 12.5 eta 20.1b) artikuluen erregulazioa honela aldatuko da eta bi plangintza-tresnetan bateratuta geratuko da:
Onetsitako araudia (PDFa).
Sarrigurenen, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2502863