2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa puntuala, Hirigintzako Araudi Orokorrean, Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean eta Barne eraberritze eta babeserako plan berezian (PEPRI). Jendaurreko informazioa
Tuterako Udalak, 2025eko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, bertzeak bertze, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko (PGOU) erabileren ordenantza orokorraren eta Barne eraberritze eta babeserako plan bereziaren (PEPRI) aldaketa puntualaren hasierako onespena berriz jendaurrean jartzea hilabetez. Iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietako batean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. "Araudia" eta "Memoria" dokumentuak ere jasotzen dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2025eko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2502954