2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Herrerías eta Mercadal-Bóveda kaleak akustikoki asetako eremu deklaratzea. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2025eko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehena.–Akustikoki asetako eremu deklaratzea hiriko gune hauek:
–Mercadal-Bóveda gunea: Mercadal plazako 1 eta 12 zenbakien eta Bóveda kaleko 4 zenbakiaren arteko eremua.
–Herrerías gunea: Herrerías kaleko 38 zenbakiaren eta Zurradores kaleko 1 zenbakiaren arteko eremua, biak barne.
Deklarazio hori dela eta, honako neurri zuzentzaile hauek hartuko dira:
–Gune horietan ez da lizentzia berririk emanen zaratatsuak izaten ahal diren jardueretarako.
–Dagoen arazoaren gainean kontzientzia hartzeko kanpaina bat eginen da.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2502952