50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena

San Adriango alkate udalburuak, Alkatetzaren 2025eko martxoaren 3ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehakatu bat Udal Plan Orokorrean, ekimen publikoz, kentzeko nahitaez bete beharreko baldintza bat hainbat unitate tipologikotan eta exekuzio unitatetan. Baldintza hori lotuta dago sestra gainean eraiki beharreko gutxieneko solairu kopuruari.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2025eko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2503398