50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, kultur aniztasuneko 2025eko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identif.): 816444.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/816444).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) apartatuan zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hasiera batez hartutako erabakiaren bidez onartu baitzuen -erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

Lehena.–Onuradunak.

Irabazi-asmorik gabeko Iruñeko elkarteei eta beste entitate batzuei dirulaguntzak ematea, 2025ean proiektuak eta jarduerak egin ditzaten kultur aniztasunaren esparruan, Iruñeko udalerrian.

Bigarrena.–Xedea.

Baliabide bat eskaintzea irabazi-asmorik gabeko elkarte eta/edo erakundeei, xede honetarako: ekimenak bultzatzea, gizartea kultur aniztasunak duen garrantziaz sentsibilizatze aldera eta aniztasun horrek aberaste kolektiboari egiten dion ekarpenaz, eta diskriminazioari, arrazismoari eta gizarte-bazterketari aurre egitea, jatorria edozein dela ere pertsona guztiekiko errespetua, eskubide-berdintasuna eta parte-hartze aktiboa sustatzen duten proiektuen bidez.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan, 50.000 euro da.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.

Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan www.pamplona.es/eu "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" delako izapidearen bidez.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Seigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak egiteko epea.

2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra.

Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.

Behin betiko memoria eta justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 31n amaituko da (egun hori barne).

Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.

Ordainketa aurreratua: Entitate eskatzaile bakoitzaren guztizko dirulaguntza onesten duen ebazpenean, emandako dirulaguntzaren %100 ordaintzeko aginduko da.

Iruñean, 2025eko otsailaren 21ean.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.

Iragarkiaren kodea: L2502781