50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025ean

Aditzera ematen da 2025eko apirilaren 15ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2025. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Santanderren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta.

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo el Cuende), 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2503426