2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Miranda Argako Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Miranda Argako udalerriko lur-ondasunen balorazio txostena berrikusteko prozedura hastea.
Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta https://mirandadearga.sedipualba.es/tablondeanuncios/ helbidean, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Miranda Argan, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2503272