2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 218. lurzatian. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko 4. poligonoko 218. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Nasuvinsak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Irunberrin, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2503251