2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
4. poligonoko 112., 129., 332. eta 339. lurzatiak desafektatzea, bide-zorra eratzeko instalazio fotovoltaikoak ekoizturiko energia elektrikoa ebakuatzeko. Jendaurreko informazioa
Leringo Udalak, 2025eko otsailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, 1.268,73 m² desafektatzeko Leringo katastroko 4. poligonoko 112., 129., 332. eta 339. herri-lurzatietatik. Helburua da gero karga eratzea eta bide-zortasuna ezartzea Lerín Agropecuaria SL enpresaren alde, enpresa horrek berak sustaturiko instalazio fotovoltaikoak ekoizturiko energia elektrikoa ebakuatzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.
Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.
Aurreko tramiteak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.
Lerinen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2502959