2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Hiri-jarduketako plan berezia 13. poligonoko 664. lurzatian. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2025eko otsailaren 27an egindako bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea 13. poligonoko 664. lurzatiaren hiri-jarduketako plan berezia, Ainhoa Iruretagoyenak sustatua.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori igaro eta ez badira aurkezten, 13. poligonoko 664. lurzatiaren hiri-jarduketako plan berezia behin betiko onartuta geratuko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Lekunberrin, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola alkatea.
Iragarkiaren kodea: L2503205