50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

6. poligonoko 19 (zati bat) eta 81 lurzatien desafektazioa. Jendaurrean jartzea

Leitzako Udalak, 2025eko otsailaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leitzako 6. poligonoko 19 (zati bat) eta 81 lurzatien desafektazioa, ondoren trukaketa egiteko 1. poligonoko 586, 857 eta 588 lurzatiekin eta 6. poligonoko 69 lurzatiarekin. Halaber, onetsi da desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria. Desafektazioaren ondoren, trukaketa eginen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko izapideak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernura, onets dezan.

Leitzan, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2503357