2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALLEKO KONTZEJUA
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Aditzera ematen da ezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, Alkatetzaren Etxean, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Hori guztia, bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea.
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Itzalle (Galoze).
Raja mendia (jabea, Itzalleko Kontzejua-Urraulgoiti).
Ripalda-Otzate (Gorza).
Itzallen (Zaraitzu), 2025eko martxoaren 4an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2503444