50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa Arlegiko 9. poligonoko 38. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2025eko otsailaren 13ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Arlegiko 9. poligonoko 38. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Julián María Iragui Ervitik sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2503369