50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Aldaketa, Udal Plan Orokorraren zenbait artikulutan. Jendaurrean jartzea

Fustiñanako Udalak, 2025eko otsailaren 25ean egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorra aldatzea. Zehazki, aldatuko dira Araudi Orokorreko 38. artikulua eta Araudi Partikularreko 6., 19., 29., 57. eta 58. artikuluak.

Plana jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Fustiñanan, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2502913