50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

UE-R5 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Eulateko Udaleko alkateak, martxoaren 3an emandako 15-2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Eulateko UE-R5 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Juan José Andueza Usarbarrenak eta Maite Arteaga Díazek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Eulaten, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2503387