2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, "Julián Romano Ugarte" musika eskolan musika ikasketak egiteko banakako dirulaguntzen deialdiarena. 2024-2025 ikasturtea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 817406.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/817406).
Banakako dirulaguntzak esleituko zaizkie Lizarrako Julián Romano Ugarte musika eskolan 2024-2025 ikasturtean matrikulatutako ikasleei, espedienteko oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz. Oinarri horiek onetsi ziren Patronatuko lehendakariaren 2025eko otsailaren 24ko 5. Ebazpenaren bitartez. Laguntza horiek ordainduko dira 2025eko partida honen kargura: 32610-4800000, "Musikako eskolako ikasleentzako dirulaguntza". Xede horretarako 7.000 euro izanen dira.
Onuradunak: onuradun izaten ahalko dira 2024-2025 ikasturtean Lizarrako Julián Romano Ugarte musika eskolan matrikulatutako ikasle adingabeak; Lizarran erroldatuta egon behar dute.
Oinarri arautzaileak: adierazitako URL helbidean daude eskuragarri laguntza honen oinarri arautzaileak.
Zenbatekoa: 7.000 euro.
Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 2025eko maiatzaren 30a arte, musika eskolaren udal erregistroan, Lizarrako udaletxean edo legez aurreikusitako beste edozein tokitan.
Lizarran, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2503202