2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 38. lurzatian. Hasierako onespena
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko otsailaren 14an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa bat 6. poligonoko 38. lurzatian. Azterketa Valmayor kaleari dagokio, eta Miguel Larrión Vianak eta Nuria Fernández Martínek sustatu dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2502974