50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa Udal Plan Orokorreko UC 5-8 unitateko 3. poligonoko 1110. eta 1134. bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 31n egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa bat Udal Plan Orokorreko UC 5-8 unitateko 3. poligonoko 1110. eta 1134. bitarteko lurzatietan. Azterketa, Miguel Hernández kaleari dagokio eta, Fermín Osés Echávarrik sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da HOGEI eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2502973