2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Planeamenduko eta kudeaketako hitzarmena. Behin betiko onespena
Lehenbizikoa.–Castejongo Udalak, 2024ko irailaren 26an egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoz: hasiera batez onestea PRECONekin adosturiko planeamendu eta kudeaketako hitzarmen proposamena eta udalerri honetako arau subsidiarioen aldaketa espedientean aipaturiko eremuaren aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzea, kudeaketaren kasuan bada soilik.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean egon zen hogei egunez, iragarkia jarrita 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, eta Castejongo Udalaren ediktuen taulan.
Erabakia jakinarazi zaie ukitutako jabeei eta sustatzaileari, erabakia aztertu eta egoki iritzitako alegazioak edo oharrak egin ditzaten, baina epea igaro denez eta ez denez alegaziorik jaso, behin beti onetsita geratzen da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Castejonen, 2025eko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2503224