50. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Caparroso haize-parkea indartzeko proiektuak okupatu gabe utzitako herri-lurren afektazioa. Jendaurreko informazioa

Caparrosoko Udalak, 2025eko martxoaren 3an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea afektazioa egun Caparroso haize-parkeak (Eólica Caparroso SLk sustatua) okupatzen dituen Caparrosoko Udalaren herri-lurretan. Izan ere, haize-parkea indartzeko proiektua (enpresa berak sustatua) exekutatu behar dela eta, azpiegitura batzuk kendu eginen dira, eta hortaz okupatzen zituzten lurrak desokupatuko dira.

Lur horien afektazioa eta lehengoratze osoa ez da egintza bakarrean gauzatuko, pixkanaka baizik, egungo parkea eraisteko lanak egin eta aurrera egin ahala, eta, ondorioz, lur horiek desokupatu eta erabat lehengoratu ahala.

Bigarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, aldez aurretik iragarkia jarrita toki-erakunde honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. eta 140. artikuluetan xedatuari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Espedientea interesdunen esku dago Udal Idazkaritzan, kontsultatzeko, eta, orobat, eska daiteke ayuntamiento@caparroso.es helbide elektronikoaren bidez edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.caparroso.es.

Caparroson, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2503397